Atlaseko zedroa
Cedrus atlantica

Bizi luzea eta garaiera altuak lortzen dituen konifero espezie bat da, 35 metrotako altuerak bataz beste, baina ale bakan batzutan 40 metroak ere lortu izan dira.Enborrak 2 metrotako diametroa lortzen du eta eitearen forma orokorrean triangeluarra izaten da. Hostoak azikuliformeak dira eta makroblastoetan zehar sakabanatuta eta brakioblastoetan faszikulaerako infloreszentziatan agertzen dira. Kolore berde-urdinxka izaten dutenez apaingarri gisa parke eta jardinetan askotan erabiltzen dira.Anemofiliaz kono emeak ernaldu eta bi urteren buruko tartean, pinaburu tenteak sortuko dira eta hegodun haziak askatuko dituzte anemokoriaren bidez barreiatzeko.Enborra zurgintzan preziatua da eta dituen olioengatik farmakologian oso erabilia da perfumeak eta esentziak egiteko.

Cedrus atlantica

Dibisioa
Pinophyta
Klasea
Pinopsida
Subklasea
Ordena
Pinales
Familia
Pinaceae
Deskribatzailea
(Endl.) Carrière
Estatusa
lc

Morfologia

35 metrorarteko altuera lor dezakeen koniferoa da, aleren batek 40 metro izatera ere ailegatu dela ikusi izan da. Enborraren diametroa 1,5-2 metro bitartekoa da eta zurgizen zuriagatik eta zurgiharren gorrixkagatik da oso preziatua. Eitea gaztetan konikoa bada ete heldu ahala forma trapezoidea har dezake. Adar horizontalak dituzte eta puntetan pixka bat goratuak dira.

Hostoak

Makroblastotan zehar agertzen diren hostoak bakarka agertzen dira eta 4 zm-ko luzerarate ailega daitezkeen bitartean, brakioblastoetan agertzen  direnak, faszikulu erako infloreszentzietan antolatzen dira eta 1-3 zm bitarteko luzera izaten dute. Azikulak dira konifero hauen hostoak eta kolore berde-urdinxka badute ere, batzutan tonu zurixkak hartzen dituzte. 

Loreak

Ohikoa den bezela, konifero hau monoikoa da eta lore ar zein emeak ale berdinean topatuko dira.

Kono arrak kolore berde-horixka izango dute eta emeek aldiz berde-urdinxka. Konoak zilindrikoak eta bakartiak dira eta ernaltzerakoan pinaburuak sortuko dituzte.

Fruituak

Pinaburuak tenteak dira eta heldutasunean desegin egiten dira fruituak izango dituzten ezkatak askatuz. Formari dagokiola, doliiformeak izango dira eta 5-8 zm neurtzera ailegatuko dira.

Bertatik barreiatuko diren haziak egodunak dira.

Antzeko espezieak

Cedrus deodara
Cedrus deodara

Antzekoak badira ere, Cedrus deodara-ren azikulak haundiagoak dira eta pinaburuak forma oboidea dute eta tamainia haundiagoa dute, C. atlantica-renak aldiz doliiformeak dira eta gainera txikiagoak.


Cedrus libani var. brevifolia

Oso antzekoak diren arren, Cedrus libani var. brevifolia-ren azikulak laburragoak dira eta kono arrak haundiagoak.

Banaketa

Marokoko Atlas mendietakoa da jatorriz, eta Argeliako eta Marokoko mendietan aurkitzen da ere. Basogintzarako erabili izan da Europako mendebaldean, hori dela eta landaketaren bat egon daiteke. Gure lurrandean, hirietako parkeetan aurkitzen da apaingarri bezela.

Hori dela eta, Euskal Herriko banaketa mapan sakabanaketarik gabe agertuko da, bere ohizko habitatean ez baitago eta agertzekotan, landaketetan soilik agertzen delako.

 Europan zeharreko banaketari dagokiola, Euskal Herrian pasatzen den bezela, bertako landare naturala ez da Maroko eta Argelia inguruetan izan ezik. Hala ere, Frantzian, iberiar penintsulan eta Ingalaterran  landaketa dexente daude.

Ameriketako etxe zuriko jardinean ere espezie honen ale bat ere badago eta Carter presidenteak bere alaba Amyrentzat bertan jolasteko etxe bat egitea agindu zuen arbolak inongo minik jaso ez zezan baldintzarekin.

 

Cedrus atlantica Cedrus atlantica

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Tilia platyphyllos
Ezki hostozabala
Tilia tomentosa
Ezki zilarkara
Tilia cordata
Ezki hostotxikia
Cedrus deodara
Himalaiako zedroa
Cornus sanguinea
Zuhandorra
Ulmus glabra
Zumar hostozabala
Betula pendula
Urki dilindaria
Ficus carica
Pikondoa


Ekologia

Mendi magaletan 1370 eta 2200 metro bitarteko altueretan agertzen den espeziea da. Beste koniferoak baino jasankorragoa da bero eta lehorte baldintzei, beraz klima beroagoetan ongi moldatzen den espeziea da.

Fenologia

Loreak iraila eta azaroa bitarte ateratzen ditu, aldiz fruituak hortik bi urteetara helduko dira.

 

Erabilerak

Klima epeletako parke eta jardinetan apaingarri bezela landatzen diren zuhaitz espezieak dira, preziatuak dira hostoek kolore berde-urdinxka, hots, kolore glaukoa dutelako.

Laborantzan oso preziatua da egurraren konsistentziagatik, hots, oso iraunkorra den egurra delako. Lurzoru lehor eta leku beroei gainontzeko koniferoak baino hobe egokitzen zaionez, laborantzan maiz erabiltzen da baita ere.

Gainera, dituen olioengatik, Farmazian eta lurringintzan oso erabilia da perfume eta esntziak egiteko.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Bera bakarrik basoak osatzen agertu badaiteke ere, normalean Abies numidica, Juniperus sp., Quercus ilex eta Acer sp. landare espeziekin agertzen da basoak osatzen. Baso hauek gainera galzorian dagoen Macaca sylvanus makako espeziearentzat habitat egokiak izaten dira. Geopora sumneriana onddo espeziea estuki lotuta dagoela ikusi da.

Kontserbazioa

IUCNren sailkapenean arriskurik gabeko espeziea bezela agertzen da, hori dela eta, ez du kontserbazio plangintza espezifikorik.

Esteka interesgarriak


Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2012/12/04 | Azken eguneraketa: 2014/01/02 | Bisita-kopurua: 1026 | Argazki nagusia: Vikoula5
Azken espezieak

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...