Himalaiako zedroa
Cedrus deodara

Himalayako medietan eta Afganistanen jatorria duten zuhaitz hostoiraunkorrak dira. Bizi oso luzea izan dezake, ale batzuren kasuan, 1000 urteetako bizia izatera heldu direla ikusi da. 1500 metrotatik gorako altueratan agertzen dira eta 40-50 metrorarteko altuera lor dezakete. Zuhaitzaren forma triangeluarra edo konikoa da eta enborrak 3 metrorarteko diametroa har dezake. Hosto azikularrak eta malguak dituzte brakioblastoetan faszikulatuak. Lore ar eta emeak ale berean garatzen dira, gerora lore eme horietatik pinaburuak eratuko dira hegodun haziak hegaka askatuko dituztela anemofiliaz sakabanatzeko.Etimologikoki jainkoari eskeinitako zuhaitza bezela ezagutzen da eta apaingarri gisa, egur ustiaketetarako, lurrinak egiteko eta medikuntzan sendagai bezela erabiltzen da.

Cedrus deodara

Dibisioa
Pinophyta
Klasea
Pinopsida
Subklasea
Ordena
Pinales
Familia
Pinaceae
Deskribatzailea
(roxb.) G. Don
Estatusa
lc

Morfologia

Konifero honek 40-50 metrotako altuera lortzen du normalean eta gutxi batzutan 70 metrorarteko altuerak lor ditzazketela ere ikusi da.

Enborrak 3 metrorateko diametroa lor dezake eta usain atseginak askatzen ditu, hori dela eta, bertatik olioak egiteko esentziak ateratzen dira. Gainera, enborra nahiko trinkoa denez luzaroan iraun dezakeenez, oso preziatua da egurra egiteko. Enborraren azala ale gazteetan kolore grisekoa eta leuna da, gero  heldu ahala ilundu eta zartatu egiten da.

Eiteak, forma triangeluarra edo piramidala dauka. Adarrak horizontalki hazten dira eta punta inguruan beherantza makurtzen dira. Bigarren mailako adaxkak zintzilikariak izaten dituzte.

Hostoak

Azikuliformeak eta luzangak dira. Makroblastoetan zehar isolatuta agertzen dira batzuk, eta brakioblastoetan faszikulu erako infloreszentzietan beste batzuk. Normalean makroblastoetan agertzen direnak brakioblastotakoak baino luzeagoak izaten dira. Kolore berde-grixazka dute gaztetan eta berde horixka bihurtzen dira denborarekin. Meheak eta malguak dira eta euren luzeera 2,4-5 zm-koa eta zabalera 1mm-koa da.

Gainontzeko zedroetatik bereizteko irizpidetzat azikulen luzeera hartzen da kontutan.

Loreak

Koniferoak landare monoikoak direnez, bai lore arrak zein emeak ale berdinean agertzen dira.

Lore arrak banaka agertzen dira eta 3-6 zm-tako luzeera lor dezakete. Kolore horixka zein larroxa hartzen dute, forma zilindrikokoak dira eta tente hazten dira.

Emeak, aldiz,infloreszentzietan agertzen dira. 1 zm-rarteko neurriak izaten dituzten piñaburu txikietan hazten dira eta kolore gorri-bioletakoak dira gaztetan, heldu ahala berde-grixazka bihurtzen direla. Ale berean lore arren gainean hazten dira eta anemofilia bidez ernaltzen da.

Fruituak

Pinaburuak dira, hots, ezkatadun frutu lehorrak. Pinaburuek forma oboideoa izaten dute  punta partean forma borobildua hartuz, eta 7-12 zm-ko luzeera eta 5-9 zm-ko zabalerak lortzen dituzte. Ezkata emankor bakoitzean hegodunak diren bi hazi hasikin gordetzen dituzte gerora anemokoriaz barreiatuko direnak.

Hasieran kolore berdekoak dira baina bigarren urteko udazken aldera kolore marroixkak hartzen dituzte.

Antzeko espezieak

Cedrus atlantica
Cedrus atlantica

Antzekoak badura ere, pinaburuan desberdintzen dira. Izan ere, Cedrus atlantica-renak doliiformeak dira eta txikiagoak (5-8 zm bitartekoak) eta C. deodara-renak haundiagoak izateaz gain (8-12 zm), forma oboidea dute. Bestalde, C. deodara-ren azikulak 2-5 zm-koak dira eta C. atlantica-renak 1-3 zm-koak.

Banaketa

Jatorria Himalayako ipar mendebaldean eta Afganistanen dauka, non 1200 eta 3900 metro bitarteko altueren bitarteko eremuetan hazten den. Europan nonahi agertu ohi da apaingarri bezela landatzen delako parke eta jardinetan. Hala ere, naturalki topatzea ez da ohikoa. Noizbait sail txikiren batean ere agertzen da, basogintzarako ere erabiltzen delako.

Hori dela eta, Euskal Herriko banaketa mapan ez du banaketarik aurkeztuko baina horrek ez du esan nahi hirietako parkeetan agertzen ez denik. Europako mapan gauza berbera gertatzen da, izan ere, ez da bertakoa den espezie bat eta landaketaren batean ez bada ez da naturalki aurkitzen.

Cedrus deodara Cedrus deodara

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Tilia platyphyllos
Ezki hostozabala
Tilia tomentosa
Ezki zilarkara
Tilia cordata
Ezki hostotxikia
Cedrus atlantica
Atlaseko zedroa
Cornus sanguinea
Zuhandorra
Ulmus glabra
Zumar hostozabala
Betula pendula
Urki dilindaria
Ficus carica
Pikondoa


Ekologia

Leku zabalak behar ditu hazteko eta naturan 1200-3900 metro bitarteko altitudetan hazten da. Lurzoruarekiko oso selektiboa ez denez lurzoru mota batean baino gehiagotan haz daiteke. Hori bai, lurzoru hezeegiak ez ditu gustoko. Hotza eta beroa jasateko gai da baina izozte luzeegiak ezin ditu jasan, kasu horietan azikula guztiak erortzen zaizkie alea heriotz arriskuan jarriz.

Fenologia

Udazkenean loratu egiten dira eta pinaburuak hortik bi urteetara heldu eta hazien sakabanaketa emango da.

Erabilerak

Indian, intzentsua eta olio esentzialak egiteko ere erabiltzen da. Arbola horiek intsektuak uxatzeko gaitasunagatik  olioak egin eta behi zaldi eta beste ganaduei aplikatzen zaizkie parasitikoak uxatzeko.

Gainera, medikuntzan sendagai bezela erabiltzen da hesteko toxinak kanporatzen laguntzen duelako, baita likidoen kanporaketan laguntzeko ona dela ere ikusi da. Horretaz gain, eztula eta azaleko zauriak sendatzen laguntzen du.

Bestalde, aromaterapian enborretatik eratorritako olio esentzialak erabiltzen dira lurrinak egiteko. Enborra ere egur ustiaketarako oso preziatua da nahiko trinkoa eta iraunkorra delako.

Bestalde, landare apaingarri bezala erabiltzen denez, mundu osoan zeharreko parke eta jardinetan landatzen den espezie bat da.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Onddo espezie batzuekin mikorriza erlazioak sortzen dituela ikusi da, horien adibideetako bat oso ezaguna den Amanita muscaria onddoa da.

Bestalde, gaixotasunak sortarazten dizkieten onddoak daudela ikus da ere.

Kontserbazioa

IUCNko sailkapenean arrisku gutxiko espezien artean sailkatzen da eta kontserbazio berezirik aurkezten ez du.

Esteka interesgarriak


Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2012/11/26 | Azken eguneraketa: 2014/01/02 | Bisita-kopurua: 1415 | Argazki nagusia: Roman Köhler
Azken espezieak

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...