Ezki zilarkara
Tilia tomentosa

Euskal Herriko hiri eta herrien parke eta jardinetan landatzen den ezkia da, jatorri Europarra badu ere (Balkan inguruetan, non baso naturalak osatzeko gaitasuna duen), naturalki ez da gure lurrandean agertzen. Hostoen azpialdean dituen izar itxurako ile txuriak kopuru haundi batean agertzen direnez, azpikaldea zuri intentsoa edo zilar-kolorekoa izatea eragiten dute. 6-10 lore usaintsu garatzen dituzte zima erako infloreszentzia zintzilikarietan, zeinak infusio lasaigarriak egiteko erabiltzen diren. 

Tilia tomentosa

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Ordena
Malvales
Familia
Tiliaceae
Deskribatzailea
Moench
Estatusa
ne

Morfologia

30 metrorarteko altuera lortzen duen zuhaitz hostogalkorra da. Enborra  kolore grisekoa du, eta genero bereko Euskal Herriko beste espezietakoena ez bezala, honen enborra heldua egiterakoan ez ditu zartadurak aurkezteko joerarik izango.

Hostoak

Hostoak sinpleak eta txandakatuak ditu, forma oboideoa dute eta ertz zerratua duten arren, batzuetan pixka bat lobulatua izaten da.

Zabalera zein luzeera antzekoa dute, 5-12 zentimetro bitartekoa hain zuzen ere. Gainaldea ilegabea eta berde iluna den bitartean, hostoaren azpikaldea ilaunduna eta kolore zuri edo zilar-kolorekoa da. Ile hauek espezie honen bereizgarritasun nagusienetako bat dira, izan ere, izarkarak dira eta hostoaren azpikaldea ilupa zuriduna izatea eragiten baitute.

Loreak

Loreak 6-10-eko multzoetan agertzen dira zima erako infloreszentzietan antolatuta. Zintzilikariak dira peziolo luze bat izanda, eta horren erdialdean mihi luze baten itxurako braktea berde-horixka iledun haundi bat agertzen da.

Kolore zurikoak eta usaintsuak izango dira loreak eta bost sepalo askez eta bost petalo askez osatutako kaliza eta korola dute. Bestetik, androzeoa hainbat estaminez eratuta dagoen bitartean, ginezeoa, bost karpeloz eratutako obulutegia du, estilo luze batekin eta estigma pentalobulatua izanda.

Fruituak

Zintzilikariak dira peziolo luze bat izanda, infruteszentzietan antolatzen dira. Forma oboidea dute eta 9 milimetro ingurukoak izaten dira, gainera usaintsuak eta ilekarak dira, ez dituzte saihets asko. Kolore berdexka izaten dute.

Antzeko espezieak

Tilia platyphyllos
Tilia platyphyllos

Oso antzekoak badira ere, Tilia platyphyllos-en hostoen galtzarbea ez da horren zuri kolore bizia izango. Ileei arreta haundiarekin begiratuz gero, Tilia tomentosa-renak izarkarak direla somatzen da. Gainera Tilia tomentosa-ren fruituek saihets gutxiago dituzte.


Tilia cordata
Tilia cordata

Tilia cordata-ren kasuen hostoaren azpikaldeko ileak ez dira zuriak baizik eta gorriak, hori dela eta hostoaren azpikaldea ez du ilupa zuria izango.

Banaketa

Europako ekialdeko espeziea da jatorriz (Balkanak, Errusia...) eta Europako mendebaldean herri zein hirietako parkeetan apaingarri bezela landatzen da.

Euskal Herriko berezko espeziea ez denez banaketa mapan sakabanaketarik gabeko zuhaitza bezela agertzen da. Hala ere, horrek ez du esan nahi aurki ez dezakegunik, Europako mendebaldean gertatzen den bezela, herrietako parke zein jardinetan landatuta aurkitzen baita. Beraz, nahiz eta naturalki gure inguruetako basoak osatzen topatu ez, herri eta hirietan artifizialki aurki daiteke.

Tilia tomentosa Tilia tomentosa

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Tilia cordata
Ezki hostotxikia
Tilia platyphyllos
Ezki hostozabala
Cedrus atlantica
Atlaseko zedroa
Cedrus deodara
Himalaiako zedroa
Cornus sanguinea
Zuhandorra
Ulmus glabra
Zumar hostozabala
Betula pendula
Urki dilindaria
Ficus carica
Pikondoa


Ekologia

Europa ekialdeko espeziea da (Balkan inguruetakoa) ta hemengo lurrandeetara apaingarri funtzioa betetzeko ekarri da batik bat.

Edozein lurzorutan hazteko gaitasuna duen zuhaitz espeziea da, lehorteak jasateko nahiko gaitasun haundia du eta baita tenperatura hotzak. Poluzioari genero bereko gainontzeko espezieak baino hobe egiten dio aurre.

Fenologia

Ekaina eta uztaila inguruan loratzen da eta udazken partean fruituak garatzen ditu.

Erabilerak

Oso famatua da ezki-ura infusio lasaigarria egiteko erabiltzen delako. Horretarako infloreszentziak erabiltzen dira bertoko loreek dituzten olio esentzialak eta eta farnesol erako alkoholetaz baliatzeko. Erabilera terapeutikoa du propietate lasaigarriak eta buru zein tripetako mina kentzen duelako; gripearentzako sendagai bezela ere erabiltzen da izerdia eragiteko gai delako eta sukarra jaisteko ahalmena duelako. Gainera inmunitate sistema aktibatzeko gai da.Bestalde, enborraren zurgiza migraina kentzeko tratamentuak erabiltzen da.

Beste erabilpen batzuk ere baditu, izan ere, Euskal Herriko parke eta jardinetan landatzea oso ohikoa den espeziea da, bai hostoen azpialde zuri-zilar-koloreak ematen dien edertasunagatik zein loreek askatzen duten usain gozoagatik. Bakarka zein multzoka ager daitezke, baina oso ohikoa de lerrotan aurkitzea, hau da, bide bazterrak zein erreka eta ibai bazterrak markatzen eta apaintzen.  

Historia nahikotxo duen zuhaitz espezia da, bere jatorriko lurraldeetan (Lituania batik bat) sakrifizio eta errito desberdinak egiteko erabiltzen zela diote. Gainera babes funtzioa betetzen duen zuhaitza bezela kontsideratuta dago Europa mailan, izan ere, adaxkak etxeetan zintzilikatzen dira babesa, zoriona, amodioa eta zorte ona  izateko.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Tilio-Acerion aliantzako espezie ezaugarria den zuhaitza da eta bigarren mailako baso mistoak sortzen ditu bere jatorriko lurraldeetan (Balkan inguruetan eta Asia mendebaldetik). Hemen parkeetan apaingarri bezela erabiltzen den espeziea denez, maiz aleak bakarka aurkitzen dira edo bestela apaingarri bezela landatzen diren beste espezie batzuekin elkarrekintzan.

Kontserbazioa

IUCN-n sailkatuta ez dagoen espeziea da.

Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2012/12/13 | Azken eguneraketa: 2014/01/02 | Bisita-kopurua: 1594 | Argazki nagusia: Davis landscape architectura

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...