Mimosa
Acacia dealbata

Australiako hego-ekialdean jatorria duen arren, mimosa mundu osora zabaldu den zuhaitza dugu, bere lore hori eder eta usaintsuek edozein jardinetako protagonista bihurtu baitute.

Izen generikoa, 'Acacia', grezierazko akantha terminotik eratorria da, eta arantza esan nahi du; izan ere, akazia espezie askok arantzak dituzte. Izen espezifikoak, 'dealbata' hitzak, zurixka esan nahi du, eta zuhaitzaren tonuari egiten dio erreferentzia. Mimosa izena mimo izenetik eratorria da, eta landarearen sentikortasuna adierazten du: argiaren arabera itxuraz aldatzen da, eta ukitu bat nabaritu (nahiz eta arin-arina izan), eta mugimendu ­azkarrez erantzuten du, folioloak uzkurtuz.

Acacia dealbata

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Ordena
Fabales
Familia
Mimosaceae
Deskribatzailea
Link, 1822
Estatusa
ne

Morfologia

12-15 metroko zuhaitza da, hostoiraunkorra. Enborrak azal leuna edo zartatua izan dezake, arre-hauskara kolorekoa. Adartxo kurbatu ildaskatuak ditu, pubeszenteak.

Hostoak

Hostoek ez dute estipularik, peziolatuak dira eta bipinnatuak (10-26 pare pinnarekin). Pezioloa 0,5-2 cm-koa da eta zertxobait pubeszentea. 2-10 cm-ko errakisa du, hau ere pubeszentea eta pinna pare bakoitzean guruin handi eta nabaria izaten du. Pinnak 1,5-4 cm-koak dira eta 20-50 pare foliolo dituzte. Foliolo hauek 2-5 x 0,4-0,7 mm-koak dira, linearrak eta borobilduak puntaldean, gehienetan pubeszenteak.

Loreak

5-6 mm-ko infloreszentzia garatzen du, pubeszentea izaten dena. Loreak pentamerak dira, hori edo urre kolorekoak eta usaintsuak. Kalizak 0,5-0,7 mm neurtzen ditu eta kanpai itxurakoa da. Hodia, lobuluak baino askoz luzeagoa da eta glabroa. Zirkulu-erdi formako lubuluak ditu, pubeszenteak, eta ertz ziliatua dute.

Korola 1,5-1,7 mm-koa da, kanpai itxurakoa eta glabroa. Hodia zilindrikoa da eta honen lobulu eliptikoek 0,5-0,75 mm-ko neurria dute. Estaminak 2,25-2,5 mm-koak dira eta antera guruintsuak dituzte.

Fruituak

5-8 x 0,8-1,2 cm-ko leka itxurako fruitu elipsoidala garatzen du, konprimatua, tentea eta zertxobait kurbatua izaten dena. Haziak kokatzen diren gunean zertxobait hondoratzen da eta glabroa izaten da, arre-berdexka eta dehiszentea. Haziak 4-5 x 2,5 mm-koak dira, elipsoidalak eta konprimatuak. Kolorez arreak dira.

Banaketa

Jatorria Australia hego-ekialdean (Hegoaldeko Gales Berria, Victoria, Tasmania eta Australiako Hiriburuaren Lurraldean) duen arren, egun ia edonon topa daiteke landare hau. Ornamental modura kultibazen da eta zenbait lekutan naturalizatu da, inbasorea izatera ere iritsi daitekeelarik, bereziki suteen ostean.

Acacia dealbata Acacia dealbata

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Tilia cordata
Ezki hostotxikia
Tilia platyphyllos
Ezki hostozabala
Cedrus atlantica
Atlaseko zedroa
Cedrus deodara
Himalaiako zedroa
Cornus sanguinea
Zuhandorra
Ulmus glabra
Zumar hostozabala
Tilia tomentosa
Ezki zilarkara
Betula pendula
Urki dilindaria


Ekologia

Itsas mailatik 1000 metroko altitudera aurki daiteke eta zuhaitz fanerofitoa da.

Fenologia

Urtarriletik martxora loratzen da.

Erabilerak

ZUhaitz eder hau ornamental modura hazten da. Bere enborrak tanino eduki altua du eta ustelketaren aurka oso erresistentea da, egipzioen hil-kutxetan aurkitu delarik egur hau.

Kontserbazioa

Inbasorea izatera iritsi daiteke, bereziki suteen ostean garatutako argiguneetan.

Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2012/07/12 | Azken eguneraketa: 2013/12/30 | Bisita-kopurua: 1605 | Argazki nagusia: -c-a-b-

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...