Onddoak

Asterophora lycoperdoides
Niktali handia

Onddo txiki eta bitxi hau Russula nigricans eta antzeko perretxikoen gainean hazten da, hauek deskonposaketa fasean daudenean. Onddo honek oso ugalketa estrategia bitxia aurkezten du: bere himenioa maiz ez da guztiz garazen eta asexualki ere ugal daiteke, pileoaren gainazalean garatzen diren klamidosporen bidez, arre koloreko itxura hauskara ematen diotena.

Argazkia: Enrique Rubio Dominguez
Asterophora lycoperdoides

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2012/01/09
Azken eguneraketa: 2013/03/29
Bisita-kopurua: 1043

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Lyophyllaceae
Deskribatzailea: (Bull.) Ditmar (1809)
Sinonimoak
Nyctalis agaricoides
Ekologia
Bizkarroia
Jateko balioa
Baliogabea
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

2-5 zentimetro bitartekoa, ganbila, lehorra, zuri kolorekoa hasieran baina arre koloreko hauts batekin estaliz joaten dena.

Estipea

Pileoari loturik agertzen da, zurbila, 1-2 x 0,5 zentimetrokoa. Leuna edo belusatua, zuri edo marroixka. Oinarrian mizelio zuria.

Orriak

Xaflez osaturik agertzen da, batzutan dekurrenteak direnak. Gehienetan xaflak gutxi garatuak eta zain itxurakoak. Basidio motako esporangioak. Zuri edo grisak.

Mamia

Zuri kolorekoa, moztean ez da kolorez aldatzen.


Mikromorfologia

Esporak

Basidiosporak (agertzen direnean) 5-6 x 3.5-4 µ; leunak; eliptikoak; ez-amiloideak. Klamidiosporak 14-17 x 12-16 µ, izar itxurakoak, arantzatsuak, itxura hauskararen arduradunak.


Ekologia

Habitata

Russula eta Lactarius espezieen bizkarroia (bereziki Russula nigricans); gehienetan ostalaria deskonposaketa fasean sartzen hasten denean agertzen da. Ostalariak agertzen diren basoetan agertzen da, eta hauek mikorrizak era ditzakete bai hostoerorkor zein koniero basoetan.

Perretxiko-garaia

Uda, udazken eta neguan (klima epeletan).

Jateko balioa

Antzeko espezieak
Asterophora parasitica

Ez du klamidiosporarik sortzen eta beraz, ez du A. lycoperdoides-en itxura hauskara hartzen. Gainera, himenio garatuagoa azaltzen du.


Collybia generoa

Ez dute klamidiosporarik sortzen eta beraz, ez dute A. lycoperdoides-en itxura hauskara hartzen. Gainera, himenio garatuagoa azaltzen dute.


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...