Onddoak

Cortinarius calochrous
Sarehori polita

Hainbat subespezie eta barietatetan bereizten da espezie konplexu hau, bereziki haien ekologia-aukera anitzaren arabera. Estipearen eta himenioaren kolorea bereizgarria da, baina baita nahiko aldakorra ere barietateen artean.

Argazkia: Renée Lebeuf
Cortinarius calochrous

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2011/12/01
Azken eguneraketa: 2013/04/04
Bisita-kopurua: 1302

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Cortinariaceae
Deskribatzailea: (Pers.) Gray 1821
Sinonimoak
Agaricus calochrous
Phlegmacium calochroum
Ekologia
Mikorrizikoa
Jateko balioa
Baliogabea
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

4-7cm-ko diametrokoa, hasieran biribildua eta zapaldua, eta, gero, zabaldua eta irregularki hondoratua. Eguraldi hezearekin kutikula lingirdatsua, limoi-koloretik sufre-kolorerakoa, irregularki banaturiko zona okre-hori ilunagoekin.

Estipea

Oro har, zilindrikoa, baina oinaldera gizenagoa eta bulba handi batekin amaitzen dena. Kolorea, lilaxka-horixka da. Kortina ugaria eta nabarmena, esporen kolore okre-burdinkararekin tintatua.

Orriak

Orriak nahiko estu kokatuak ditu, muxarratuak, kolore lila bizi eta iraunkorrekoak, irregularki zerratutako ertzarekin. Kolore okre burdinkarako espora jalkina.

Mamia

Zurixka, pileoan orban more lausoekin; kolore zuri-grisaxkatik lilaxkara estipean. Ez du zapore berezirik eta lur-usain modukoa du zahartzean.


Mikromorfologia

Esporak

Espora enortsuak, almendra edo limoi-formakoak, 9–11x5,5–6,5µm.


Ekologia

Habitata

Hostozabalen basoetan ateratzen da, artearen azpian bereziki; lurzoru kalkareotan.

Perretxiko-garaia

Udazkenean eta neguaren hasieran hazten den onddo mikorrizikoa da hau.

Jateko balioa

Onddo honek ez dauka interes gastronomikorik.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...