Oso perretxiko arriskutsua da, Amanita phalloides perretxikoaren antzeko intoxikazioak sortzen baititu. Gainera, pozoinak ez du efekturik perretxikoa jan denetik 12-13 egun pasa arte, gibelean eta giltzurrunetan nekrosiak sortuz. 50. hamarkadan perretxiko honek ehun heriotz baino gehiago eragin zituen Polonian; gaixotasunaren eragilea misterio bat izan zen 1952rarte, orduan konturatu baitziren gaixotasuna pairatutako guztiek Cortinarius orellanus perretxikoa jan izan zutela.
7-10 cm-koa, ganbila, nahiko irekia, oso lehorra, ezkata txikiekin eta kolore laranja-arrekoa.
Zilindrikoa eta oinaldean kurbatuta. 8-12 x 0,8-1,3 cm-koa da, kolore horixka edo urre kolorekoa, zuntz gorrixkekin erdialdean, pixka bat ilunagoa oinarrian. Kortina nabarmena da eta hori kolorekoa izan ohi da.
Laminak oso banatuak elkarrengandik, bertan basidio motako esporangioak.
Horixka eta errefau usainarekin.
Ez da oso espezie ugaria, baina udazken aldera hostoerorkorren basoetan aurki daiteke, bereziki lurzoru areatsua duten harizti eta gaztainadietan.
Udazkenean aurki daiteke.
Oso pozointsua. Ez da oso ugaria eta bere itxurak ez du erakargarria egiten.
Askoz ahulagoak dira, estilizatuagoak, oinak kolore berezirik gabeak eta pileo ez bulbosoekin. Espora txikiagoak dituzte.
Espora subglubosoak dituzte. Gainera, Cortinarius speciossisimus koniferoen basoetakoa da.