Onddoak

Cortinarius splendens
Sarehori hiltzailea

Toxizitate altuko perretxikoa sortzen duen onddoa da, sindrome orellanikoa eragiten baitu, eta hilgarria suerta daiteke. Hostozabalen basoetan garatu ohi ditu fruitu-gorputzak udazkenean. Beste hainbat espezie generokiderekin nahas daiteke; ondorioz, kontu handiz erabili beharreko perretxikoak dira Cortinarius generoko espezieenak.

Argazkia: Aranzadi ZE
Cortinarius splendens

Artikuluari buruz
Egilea: Antton Alberdi
Sorrera: 2010/10/14
Azken eguneraketa: 2013/04/04
Bisita-kopurua: 1129

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Cortinariaceae
Deskribatzailea: Rob. Henry (1939)
Ekologia
Mikorrizikoa
Jateko balioa
Hilgarria
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

3-7 cm-ko diametroko pileo ahurra du, heldu ahala zapaltzera jotzen duena. Orokorrean, horia eta lingirdatsua da, baina pileoaren erdialdea ilunagoa izan ohi da; gorri-marroiska. Maiz, orban ilunak izan ohi ditu. Ertza beherantz kurbatua du.

Estipea

Estipeak 5 eta 8 cm bitarteko luzera izan ohi du, eta 1-1,5 cm-ko zabalera. Zilindrikoa, zuzena eta hori kolorekoa da. Azpialdean, erraboil sendoa baina ez oso handia izan ohi du. Gainazala zuntzaskara da, goitik behera marratua, eta errezela, gainerako generokideekin gertatu moduan, arrea da.

Orriak

Xaflak atxikiak eta muxarratuak dira, meheak, euren artean ezberdinak eta kolore horikoak.

Mamia

Horia edo urre kolorekoa da, zapore gozokoa.


Mikromorfologia

Esporak

Esporek almendra-forma dute eta marroiak dira, garatxodunak. 10 - 12 μm luze eta 5,5 - 6,5 μm zabal dira.


Ekologia

Habitata

Perretxikoak udazkenean garatzen ditu onddo honek, hostozabalen basoetan; batez ere, pagadi eta artadietan, kareharria ugaria den inguruetan agertu ohi baita.

Jateko balioa

Toxizitate oso altuko perretxikoa da, hilgarria izan daiteke.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...