Onddoak

Entoloma sinuatum
Maltzurra

Entolomataceae familiako onddorik arriskutsuena da. Euskal Herriko intoxikazioen % 95a sortzen baitu. Batez ere Ilarrakarekin (Clytocibe nebularis) nahasten da. Onddo handi honetan kolore argiak dira nagusi, batez ere zuria. Hostozabalen argi gunetan zein bide hertzetan aurki daiteke uda bukaeratik udazkenera bitartean taldeak osatuz.

Argazkia: Italiako elkarte mikologikoa
Entoloma sinuatum

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2011/11/28
Azken eguneraketa: 2013/04/04
Bisita-kopurua: 1344

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Entolomataceae
Deskribatzailea: (Bull) Quell (1872)
Sinonimoak
Entoloma lividum
Ekologia
Mikorrizikoa
Jateko balioa
Toxikoa
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

5-18cm-tako pileo handia. Hasieran ganbila eta ertz bildua duena, alea zahartzen doan heinean zabaltzen doana. Erdi aldean “mameloi”, pileo erdian garatzen den txano puntaduna, bat dauka. Bere izenak adierazten duen bezala kolore zuria da nagusi, nahiz eta harizpi gris batzuk izan. Txapelaren ehundura, lehorra da eta ez da higrofanoa.

Estipea

Sendoa eta zertxobait puztua oinean. Estipea, pileoaren kolore berekoa, goi aldean lausoduna izaten delarik.

Orriak

Hauek muxarratuak. Orrien arteko distantzia nahiko handia izaten da. Gaztetan kolore horia izaten dute eta zahartzen diren heinean tinte arrosa hartzen dutelarik. Ale helduek izokin koloreko himenioa daukate.

Mamia

Haragi trinko eta kolore zurikoa. Hasieran irin usain atsegina dauka, gero ezatsegina bihurtzen delarik. Zaporeaz berdina gertatzen da.


Mikromorfologia

Esporak

Ertz dun globo baten itxurakoak. 8-10 x 7-8,5μm-takoak. Esporada arrosa izaten delarik.


Ekologia

Habitata

 Bide hertz eta hostozabalen basoetako gune eguzkitsuetan aurkitzen dira, talde nahiko handiak osatuz.

 

Perretxiko-garaia

Ohikoena ez izan arren udaberrian aurki daiteke. Uda bukaeratik udazken bitartean izaten da espeziarentzako garai optimoa.a

Jateko balioa

Toxikoa da, sortzen dituen sintoma nagusiak urdail eta hesteetako arazo larriak dira. Euskal Herrian gertatzen diren intoxikazio larrien %95 espezi honek sortzen ditu

Antzeko espezieak
Clytocybe nebularis

Batez ere ilarrakarekin (Clytocybe nebularis) nahasten da. Espezie bien arteko ezberdintzapena egiteko bi ezaugarri eduki behar dira kontutan. Bat usaina da, ilarrakak oso usain berezia dauka, berea propioa dela esan daiteke. Maltzurrak ordea irin usaina dauka. Beste diferentzia nagusia himenioko orrietan datza. Pago zizak (ilarraka) orri dekurrenteak eta bata bestetik oso gertu ditu. Maltzurrak eskotatuak eta bata bestetik ez hain gertu.

Ilarraka, pago ziza ( Clitocybe nebularis )

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...