Onddoak

Hygrocybe pratensis
Belardi-ezkoa

Perretxiko bilatzaileen artean Hygrophoraceae familiako perretxikurik preziatuena da. Hasieran txapela unbonatua izan arren, ondoren zapaldu egiten zaio. Herdoil edo okre kolorekoa izaten da orokorrean eta belardietan topa daiteke, gramineoekin mikorrizatzen baitu.

Argazkia: Aranzadi Zientzia Elkartea
Hygrocybe pratensis

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2011/12/13
Azken eguneraketa: 2013/04/04
Bisita-kopurua: 986

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Hygrophoraceae
Deskribatzailea: (Fr.) Murrill (1914)
Sinonimoak
Agaricus pratensis
Camarophyllus pratensis
Cuphophyllus pratensis
Gymnopus pratensis
Hygrophorus pratensis
Ekologia
Mikorrizikoa
Jateko balioa
Jangarria
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

2-8 cm-ko diametroa duen txapela hasieran unbonatua da, ondoren zapaldu egiten zaio. Kutikula lehorra eta matea da, herdoil koloretik hori okreraino. Ilunagoa da erdialdean eta ertz meheak ditu.

Estipea

3-5 x 0,5-1,5 cm-ko hanka izaten du. Zurixka da edo txapelaren antzeko kolorea izaten du.

Orriak

Orri dekurrenteak eta lodiak ditu. Krema-zuri kolorekoak dira hasieran, gero okre-horiak.

Mamia

Mamia zuria eta tinkoa da, okre koloreak ere ager ditzake. Bere usain eta zaporeak atseginak dira.


Mikromorfologia

Esporak

Espora zuriak eta arrautza formakoak. 5-8 x 4-5,5 μm-ko tamaina dute.


Ekologia

Habitata

Belardietan ateratzen da, gramineoekin mikorrizaturik.

Perretxiko-garaia

Urriaren azken egunetatik urtearen bukaera arte aurki dezakegu.

Jateko balioa

Perretxiko bilatzaileen artean Hygrophoraceae familiako perretxikurik preziatuena da. Bi dira honen arrazoiak, alde batetik penintsula iparraldeko belardi hezeetan ugaria delako eta bestetik, beste perretxikuekin alderatuz berandu ateratzen delako.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...