Onddoak

Hygrophorus marzuolus
Martxoko ezkoa

Beste guztiak baino lehenago sortzen du perretxikoa onddo honek. Urtarrilaren azken egunetan hasten da eta apirilaren erdialdera arte irauten du. Koniferoen eta hostozabalen basoetan topa daiteke, silizeozko lurzoruetan batez ere. Txapelak, orokorrean, tonu gris-arrea du eta kutikula leuna da. Hanka motza eta lodia da, eta hasieran kolore zuria izan arren, ondoren oinarritik gora iluntzen hasten da. Orri lodiak ditu eta espora zuriak. Garai horretako perretxiko handi bakarra izanik zaila da beste batekin nahastea.

Argazkia: Aranzadi Zientzia Elkartea
Hygrophorus marzuolus

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2012/02/17
Azken eguneraketa: 2013/03/29
Bisita-kopurua: 1310

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Hydrophoraceae
Deskribatzailea: (Fr.) Bres. (1893)
Sinonimoak
Agaricus marzuolus
Ekologia
Mikorrizikoa
Jateko balioa
Jangarria
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

6-15 cm-ko diametroa du txapelak. Hasieran ganbila da eta gero zapala. Txapelaren azala leuna eta ezkatarik gabea da. Gaztetan zuria eta grisaxka izaten da, eta zahartzean berriz, tonu grisak, arreak eta beltzak hartzen ditu. Txapelaren ertza uhinduraduna da.

Estipea

Hanka motza eta lodia da, 4-8 x 1-3 cm-koa. Barrutik betea da eta forma zilindrikoa du. Hasieran zuri kolorekoa da, baina gero azpialdetik goraka iluntzen hasten da.

Orriak

Orriak lodiak dira, bakanduak eta tinkoak. Hasieran kurbatuak eta zuriak izaten dira, eta gero apur bat dekurrenteak eta grisak. Azkenik, ia beltzak.

Mamia

Zuria eta trinkoa da. Normalean usain eta zapore gutxikoa.


Mikromorfologia

Esporak

Esporak zuriak eta eliptikoak dira, ez amiloideak. Horien tamaina 5,5-8 x 4-5,5 μm-koa izan ohi da.


Ekologia

Habitata

Koniferoen eta hostozabalen basoetan ateratzen da. Euskal Herrian silizezko zoruetan agertzen dira, pagadietan eta pinu gorrietan. Ez da oso arrunta izaten.

Perretxiko-garaia

Onddo honek neguan sortzen du perretxikoa, urtarrilan topa daiteke, baina arruntagoa da otsailean edo maiatzean. 

Jateko balioa

Kalitate oneko jangarria da eta oso estimatua agerpen-garaia dela eta.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...