Onddoak

Lichenomphalia umbellifera

Onddo txiki eta eder honek ez dauka jateko balio berezirik. Zohikaztegi eta enbor hilen artean hazten da udazkenean. Lurretik 3cm altxatzen den onddo hau, Iberiar Penintsulako “Zerrenda Gorrian” ageri da, babestu beharreko onddo agarikoidea baita.

Argazkia: Javi Calvo Perez (Fungipedia)
Lichenomphalia umbellifera

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2011/11/29
Azken eguneraketa: 2013/12/27
Bisita-kopurua: 1415

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Tricholomataceae
Deskribatzailea: (Bull) Lange (1955)
Sinonimoak
Omphalina ericetorum
Ekologia
Saprobio humikola
Jateko balioa
Baliogabea
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

Onddo txiki honek, zildu formako 2cm-tako pileoa gara dezake. Txapelaren ertzak ildaskatuak ditu. Kolore espektro zabala izan dezake, tonu arretik hasita hori argira.

Estipea

Txapelarekin erkatuz, nahiko luzea du estipea, 3cm-tako luzera izan baitezake eta bere diametroa gutxitan izaten da 2cm-tako baino txikiagoa. Normalean, estipea ilunagoa izaten da pileo inguruan. Ilegabea den oinak, asoziaturik izaten ditu kolore berdeko tuberkuluak.

Orriak

Laminak zuri horixkak izaten dira eta bata bestetik hurbil aurkitzen dira.

Mamia

Onddo txiki honek, ez dauka ez zapore ez usain berezirik, mamia kolore laru zurbilekoa izanik.


Mikromorfologia

Esporak

Esporada gardena da. Espora obalatuak, 5-7x2,5-3µm-tako tamaina daukate.


Ekologia

Habitata

Higrofiloa den onddo hau, enbor ustel eta zohikaztegietan hazten da.


Perretxiko-garaia

Onddo higrofilo hau, udazkenean azaltzen da.

Jateko balioa

Bere tamaina txikiak eta zapore ezaren ondorioz onddo hau ez da Zerrenda Gorrian ageri, babestu beharreko onddoen artean.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...