Onddoak

Marasmius oreades
Hankaluzea, Marasmio jangarria

Hankaluzea, marasmio jangarria ere deitua, izugarri hedatutako perretxikoa da. Hizkuntza askotan ditu izen arruntak, eskualde geografikoaren araberakoak. Euskal izenek, bere estipe luze eta jateko balioari egiten diote erreferentzia. Izan ere, perretxiko hau oso preziatua da bere zaporeagatik eta adituek zapore bikainekotzat jotzen dute, nahiz eta beste onddo jangarri asko bezain mamitsua ez izan.

Argazkia: Federico Calledda
Marasmius oreades

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2012/01/09
Azken eguneraketa: 2013/03/29
Bisita-kopurua: 1354

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Marasmiaceae
Deskribatzailea: Fr. (1836)
Sinonimoak
Scorteus oreades
Agaricus oreades
Agaricus coriaceus
Agaricus pratensis
Agaricus pseudomouceron
Ekologia
Saprobio humikola
Jateko balioa
Jangarria
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

Ez da oso tamaina handikoa, 1-5 cm lortzen dituelarik. Kanpai-formakoa da, hasieran ertz kiribilduarekin eta gerora forma ganbila hartuz doalarik. Heldutan ertzak gorantz egin dezake eta maiz erdialdean konkor bat izaten du. Lehorra da, leuna, kolore xumekoa edo batzutan zurixka edo gorrixka. Orokorrean kolorez aldatzen da lehortuz doan heinean. Batzutan ertza ilunago koloreztatua.

Estipea

Nahiko luzea da eta hortik datorkio onddo honi izena. 2-8 cm-ko luzera eta 1,5-6 mm-ko zabalera ditu, lehorra da, gogorra eta malgua. Kolore argikoa edo pileoaren kolore berekoa.

Orriak

Orriak estipeari loturik edo ez. Elkarrengandik hurbil kokaturik, zuriak edo laranja argiak.

Mamia

Kolore zurikoa, eta zurruna. Zapore eta usain gozoa.


Mikromorfologia

Esporak

Espora eliptikoak eta leunak, 7-10 x 4-6 mikratakoak. Ez dute almidoirik, ez zistidiorik ere. Jalkina klore zurikoa.


Ekologia

Habitata

Saprobioa da belarkarak dauden eskualdeetan. Maiz dunetan aurki daiteke, kostaldeko belarkaren artean. Talde handietan hazten dira, multzoak, arkuak edo eraztunak eratuz.

Perretxiko-garaia

Uda eta udazkenean aurki daiteke, tenperaturak epelak direnean.

Jateko balioa

Onddo hau oso preziatua da bere zaporeagatik, nahi eta ez den gainontzeko onddo jangarriak bezain mamitsua. Adituek jateko perretxiko bikaintzat jotzen dute. Bere kontserbaziorako, pileoa estipetik banatzen da, perretxiko ugariren pileoak hari baten bidez batuz, lehor daitezen. Gerora zaporea emateko erabiliko dira. Normalean estipeak ez dira sukaldaritzan erabiltzen, nahiz eta batzutan xehetu eta lehortzen diren, bizigarri modura erabiltzeko arrain eta haragiekin. Onddo hau ere lehorra saltzen da "moixernó" izenez. Onddo honen zapore gozoa trehalosa azkureari zor zaio, lehortuta izan arren urarekin kontaktuan indartu egiten dena.

Antzeko espezieak
Chlorophyllum molybdites

Ez dira eraztunetan biltzen.


Agaricus campestris

Ez dira eraztunetan biltzen.


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...