Beste askomikotoren bat bezala, Morchella esculenta, Vaticanoan biltzea debekatu egin zuten. Honen zergatia oso erreza da, Aita Santuak horren gogoko zuen onddo hau, beretzako nahi zituela guztiak, horregatik biltzea debekatu zuen. Ez dago esan beharrik onddo hau jateko bikaina dela, beti ere, ondo egina dagoenean, bestela heste eta urdaileko gaitzak eragiten ditu. Honako onddo hau, nahiko handia da eta bereizteko erreza. Abaraska itxurako karpoforo iluna garatzen baitu. Fenologiari dagokionez, udaberrian azaltzen da, batez ere apirilean. Erreka bazterretako basoetan hazten den onddoa da.
Artikuluari buruz
Egilea: Sorrera: 2013/02/12 Azken eguneraketa: 2013/03/02 Bisita-kopurua: 1573 Motzean
TaxonomiaDibisioa: AscomycotaKlasea: Pezizomycotina Ordena: Pezizales Familia: Morchellaceae Deskribatzailea: (L.: Fr.) Pers. SinonimoakMorchella conica Helvella esculenta Morchella rotunda Phallus esculentus EkologiaMikorrizikoaJateko balioaArretaz |
Onddo hau, askomikotoa izanik, karpoforo handia garatzen du, 6-7 cm. Karpoforoa apotezio formakoa da, nahiz eta eraldatuta egon. Forma eta koloreari dagokionez oso aldakorra da, hasieran kono luze baten forma dauka, eta alea zahartzen doanean borobildu egiten da. Koloreak ere, garapenaren ondorioz aldaketak pairatzen ditu. Ale gaztetan grisa izaten da, eta zahartzen denean kolore arrea hartzen du. Karpoforoek, albeoloak izaten dituzte, hauek, aberaska forma ematen dietelarik. Albeolo hauek, ildo irregular eta sakonek osatzen dituzte. Luzetara kokatuak egoten dira. Albeoloen kolorea ere aldakorra da, ale helduetan burdin koloreko orbainak izaten dituzte.
Hanka oso irregularra bada ere, zilindro forma izaten du. Azpialdea zilindrikoa da, eta ildaskatua egoten da. Barrutik hutsa egoten den estipeak 3-6 x 2-4 cm neurtzen ditu.
330 x 20 µm-tako asko ez amiloideak garatzen ditu onddo honek. Asko bakoitzak, barnean, 8 espora garatzen ditu. Espora hauek bata bestearen atzean jartzen dira, lerro zuzen bat eratuz.
18-20 x 10-12 µm-tako espora eliptikoak garatzen dituzte. Krema koloreko esporada dauka.
Oso gune berezitan azaltzen da, hezetasun handia behar baitute. Horregatik, erreka bazterretako landaredi garatua daukaten lekuetan azaltzen da, hots, zumar eta lizarra azpian batez ere.
Udaberrian azaltzen den onddoa da honako hau. Lehen aleak otsailean azaltzen dira eta, karraspinak aurkitzeko garaia maiatzaren hasieran bukatzen da.
Onddo hau jangarri bikaina baldin bada ere, bere mami zuriak ez dauka ez usain ez zapore berezirik. Onddo hau, oso ondo eginda jan behar da, bestela toxikoa baita.
Nahiz eta autore batzuentzat espezie berdina izan, guk ezberdintzat jotzen ditugu. Bi espezieak antzekotasun handiak dauzkate, baina M. rotundata karraspina baino handiagoa da eta kolore horia dauka.
Espezie biak antzekotasun handiak dituzte. Karraspinak ez bezala Morchella hortensisek hanka eta txapela ondo bereiztua dauzka.