Onddoak

Mycena pseudocorticola
Egurrazal-mizena

Basidiomikoto txiki hau bizirik dauden hostozabalen enborretako azalean ateratzen da, hau da, bizkarroia da, baina ez du jateko batere baliorik. Gainera udazkenean eta neguan ateratzen da.

Argazkia: Antton Alberdi
Mycena pseudocorticola

Artikuluari buruz
Egilea: Antton Alberdi
Sorrera: 2011/10/04
Azken eguneraketa: 2011/10/06
Bisita-kopurua: 1203

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Mycenaceae
Deskribatzailea: Kühner (1938)
Ekologia
Bizkarroia
Jateko balioa
Baliogabea
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

Txapel txikia du 0,3 - 1 cm-ko diametrokoa, hasieran kanpai formakoa eta gero konikoa, ertza pittin bat ildaskatuarekin. Kutikula gris kolorekoa da.

Estipea

Hanka txapelaren kolorekoa da, tonu urdinxkak dituena.

Orriak

Orriak adnatuak dira eta kolore grisekoak, gris urdintsuak eta ertza zurixkadunak.

Mamia

Mintzairea da, zapore gozoa duena eta usainik gabekoa.


Mikromorfologia

Esporak

Esferikoak, leunak eta gardenak dira, 10 - 13 mikrakoak. Espora-jalkin zuria da.


Ekologia

Habitata

Bizirik dauden hostozabalen enborretako azalean ateratzen da.

Perretxiko-garaia

Udazkenean eta neguan ateratzen da.

Jateko balioa

Ez du jateko baliorik.

Antzeko espezieak
Mycena meliigena

Gazteak direnean erraz ezberdintzen dira, baina zahartzean antzeko kolorea hartzen dute. Mikroskopikoki erraz ezberdintzen dira hankako kortex-eko zelulak begiratuta.


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...