Onddoak

Mycena rubromarginata

Koniferoen azpian irteten den espeziea dugu honako hau. Bere ezaugarri bereziena duen kloro usaia da. Usai honek atzera botatzen duenez, eta bere tamaina txikia denez, ez da batere erakargarria eta ez dago argi bere jateko balioa zein den.

Argazkia: James Lindsey
Mycena rubromarginata

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2011/11/30
Azken eguneraketa: 2012/11/27
Bisita-kopurua: 1239

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Mycenaceae
Deskribatzailea: (Fr.) P. Kumm. (1871)
Sinonimoak
Agaricus rubromarginatus
Ekologia
Jateko balioa
Baliogabea
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

Txapelaren zabalera 1-2 cm tartekoa izaten da, kanpai formakoa eta unbonatua heldutan. Gainazala lisoa, gardena eta ildaskatua izaten du, kolorearen aldetik gris-marroia izaten dena. Txapelaren ertzak, ostera, izurrak izaten ditu.

Estipea

<p>4-6 cm-ko altuera eta 1-2 mm-ko lodiera izaten du. Zuzen edo kurbatua izan daiteke eta hauskorra, zilindro-itxurakoa eta hutsa izaten da. Pileoaren kolore berekoa izaten da, nahiz eta goiko zatia argiagoa izaten den.</p>

Orriak

Orri zabalez osatutako himenioforoa dauka. Gris kolorekoak izaten dira eta luparen azpian ikusiz gero gorri ilun edo marroi koloreko puntuak bereizten dira sarri. Ertza ere marroi gorri ilunekoa izaten da.

Mamia

Mamia mehea eta gris kolorekoa izaten da eta kloro usaina izaten du. Zapore aldetik leuna&nbsp; da.


Mikromorfologia

Esporak

8-11 x 4-6 µm tarteko esporak izaten ditu. Leunak eta eliptikoak (ia zilindrikoak).


Ekologia

Habitata

Ingurune umeletan ageri ohi da. Sakabanatuta edo multzokatuta koniferoen azpian, zuhaitz hauetatik eroritako orratzen artean. Bereziki <em>Pinus radiata</em> eta  <em>Pinus muricata</em> koniferoen azpian.

Jateko balioa

Ez da ezaguna onddo honen jateko balioa, alde batetik, kloro usaiak atzera botatzen duelako eta, bestetik, onddoak berak daukan tamaina txikia delako.

Antzeko espezieak
Mycena olivaceomarginata

Bi espezie hauen arteko ezberdintasuna mikroskopikoa da. Izan ere, kleirozistidoak dira bi espezie hauen artean dagoen ezberdintasun bakarra. <em>Mycena capilaripes-</em>en kleirozistidoak leunak diren bitartean, <em>Micena olivaceomarginata</em>-ren kleirozistidoak era askotakoak izan daitezke.


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...