Onddoak

Paxillus involutus
Orri-onddo hiltzailea

Gure artean oso arrunta den onddo pozoitsua da honakoa. Herrialde batzuetan denbora luzez kontsumitu izan du gizakiak, eta egun, oraindik ere, gune batzuetan jan egiten da, beti ere sukaldatu ostean, honek toxikotasuna murrizten baitu.
 

Argazkia: sanabriacarballeda.com
Paxillus involutus

Artikuluari buruz
Egilea: erabiltzailea
Sorrera: 2011/12/18
Azken eguneraketa: 2023/02/04
Bisita-kopurua: 2119

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Paxillaceae
Deskribatzailea: (Batsch) Fr. 1838
Sinonimoak
Agaricus involutus
Agaricus adscendibus
Ekologia
Mikorrizikoa
Jateko balioa
Hilgarria
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

5-12 cm-koa, inoiz 20 cm-taraino irits daiteke. Hasieran apur bat ganbila, ertza barrurantz oso biribilkatuarekin, gerora zabaldua, eta inoiz, inbutu itxura hartuz. Sendoa da, handitu ahala irregularki lobulatua. Kutikulak kolore arrea, marroi-oliba edota gris-olibakara izan dezake. Heze dagoenean lingirdatsua izan daiteke. Igurtziz gero kolore are ilunagoa hartzen du.

Estipea

Laburra, sendoa eta betea. Pileoaren erdian kokatuta dago, nahiz eta ertz baterantz gehiago hurbildu. Pileo, edo txapelaren, kolore antzekoa. Oina ere igurztean ilundu egiten da.

Orriak

Orriz osatutakoa eta euren artean estuki loturik daude. Nahikoa meheak dira, dekurrenteak. Kolore argiagoa du, krema kolorekoa edo, baina ukituta ilundu eiten da hau ere.

Mamia

Nahiko trinkoa, hasieran konpaktua, gerora bigunagoa. Kolore zurikoa, airearekin kontaktuan horizten dena eta ikutu ostean iluntzen dena. Zapore eta usain atseginekoa.


Mikromorfologia

Esporak

Eliptikoak, 8-10 x 5-6 mikratakoak. Espora jalkina burdin kolorekoa.


Ekologia

Habitata

Udaberri eta udazkenean aurki daiteke. Batik bat pinu eta hostozabalen artean aurkitzen dira, nahiz eta inoiz makal edo gaztainondoen inguruan ere aurkitu.

Jateko balioa

Egun hilgarri kontsideratzen da Frantzian eragindako hilketa batzuen ondorioz

Antzeko espezieak
Paxillus filamentosus

Honek oina motzagoa du eta pileoaren ertz batera makurtua dago. Kolore are horiagoa, eta haltzen azpian soilik aurki daiteke.


Paxillus atrotomentosus

Pileo sendoagokoa, nahikoa tamaina handia izan dezakeena, orriak krema kolorekoa eta oinaldean baitan banatzen direnak. Estipea, oso sendoa eta laburra, pileoaren alde batera egina, eta tertziopelo arre-ilun batez estalia. Koniferoen egur hiletan agertzen da.


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...