5-15 cm-tako txapela du. Hasieran ganbil formakoa baina gerora zabaldu egiten da. Kolore horia edo laranjatua izaten du, zati arreekin. Gaztetan ertza barrurantz du baina heltzean, atera egiten zaio.
Hanka zilindriko eta klabiforme tartekoa da, 8-15 x 1-2 cm-koa. Haritsua eta trikoa da, oinarria zabalagoa izaten du. Kolore horia izaten du, oinaldean goialdean baino ilunagoa. Eraztun hori edo zurixka du eta honen eta txapelaren artean saretxo bat egon ohi da.
Mamia zurixka da baina ebakitzerakoan tonu arrosa-grisaxka-morexka hartzen du. Zapore gozoa du eta geranio-lorearen antzeko usaina.
Esporen tamaina 9-12 x 4-5 μm inguruko izaten da. Luzangak eta leunak, hori arre kolorekoak.
Larix generoko zuhaitzekin mikorrizaturik agertzen da soilik, udaberritik aurrera.
Udaberritik aurrera azaltzen den onddoa da.
Jangarria da baina ez du gustu handirik izaten.