Pinudietan ohikoa den Tricholoma generoko espeziea, aurkezten dituen tonu gorrixkengatik deigarria dena. Bere eraztun zuntzakarak, zartatzeko joera daukan kutikula leunak eta haragi trinkoak espezie hau besteengandik bereizgarri bilakatzen dute.
Artikuluari buruz
Egilea: Sorrera: 2012/01/04 Azken eguneraketa: 2012/01/05 Bisita-kopurua: 2002 Motzean
TaxonomiaDibisioa: BasidiomycotaKlasea: Agaricomycotina Ordena: Tricholomatales Familia: Tricholomataceae Deskribatzailea: (Fr.) Ricken SinonimoakAgaricus focalis Armillaria focalis Cortinarius focalis Tricholoma robustum f. focale EkologiaMikorrizikoaJateko balioaJangarria |
6-12 cm bitarteko txapela leuna dauka, hasieran kurbatua eta ale helduetan lauagoa. Kutikula likatsua dauka, kolore arrekoa, batzuetan tonu naranjarekin. Ale zaharretan kutikula erradialki zartatu ohi da, haragiaren kolore zuria agerian geratzen delarik.
4-10 x 1-1.2 cm, erdi partean lodiagoa, eta oinarri radikosoarekin. Pileoan ezkatak ditu, bai eraztunaren gainaldean zein azpikaldean. Eraztuna zuria edo okre naranjakoa izan ohi da.
Adnatuak, estuak, zuriak, kolore okre naranjaz orbanduak.
Trinkoa, zuria hasieran eta gero larrosa gorrixka. Zapore gozo edo mingotsa.
Zabalki elipsoidalak, 4-5.5 x 3-4 mikrakoak, hialinoak eta leunak.
Konifero basoak.
Udazkena.
Jangarria izan arren, ez da perretxiko preziatua.
Azken espezie honek T. focale-k bezala eraztuna dauka, baina kutikulan ezkata gorrixkak aurkezten ditu.