Onddoak

Tricholoma tigrinum
Ziza nabar

Gure basoetan oso urria den espeziea da  hau baina ugaria den lekuetan,  Bosgos edo Jurako lurraldeetan esate bateko, intoxikazio gehien eragiten onddoa da.  Eite ikusgarriko onddoa da, nahiz eta tamaina ertaineko onddoa izan, pileoak 5-10 cm izaten ditu. Tonu grisak nagusitzen dira onddo honetan eta txapelan kontzentrikoak diren orbain iletsu ilunagoak izaten ditu.

Argazkia: Aranzadi
Tricholoma tigrinum

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2012/01/25
Azken eguneraketa: 2012/01/26
Bisita-kopurua: 1004

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Tricholomataceae
Deskribatzailea: (Schaeff.) Gillet
Sinonimoak
Agaricus fritillarius
Agaricus tigrinus
Gyrophila tigrina
Ekologia
Mikorrizikoa
Jateko balioa
Toxikoa
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

Tamaina ertaineko onddoa da, bere txapelak 5-10 cm-ko diametroa izaten baitu, ala ere 20 cm-tako diametroa duten aleak ere aurkitu dira.   Mamitsua den pileoa hasieran  ganbila izaten da eta denborarekin zabaltzen doa.  Pileoaren ertza fina eta biribilkatua daukate. Nahiz eta tonu grisak izan nagusi onddo honetan,  erreflexu berdeak ere izaten dituzte. Nabarmenak dira ilunagoak diren orban iletsu konzentrikoak, hauek estuagoak direnak mameloiaren inguruan.

Estipea

Behe-aldean  sendoagoa den oin  mardula eta trinkoa garatzen duen onddoa da. Kolore zurixka izaten du lurrarekin kontaktuan dagoen  gunea izan ezik, hau arrea eta apur bat lausoa izaten da. Ale batzuen estipearen goialdean  bikor marroi batzuk izaten dituzte.

Orriak

Kolore  gris horia edo kremakoak izaten dira, hauek oso itxiak eta muxarratuak.

Mamia

Mami zuri eta trinkoa duen onddoa da hau. Larbak erasotzen dituzten gunetan tonu gorriak izaten dituzte. Irin usain apala  dauka hasieran baina denboraren poderioz ezatsegina bihurtzen da. Zaporeari dagokionez,  gozoa eta nahiko atsegin da. 


Mikromorfologia

Esporak

Tamaina handiko, 8-10 x  6-7 mm, espora oboideak garatzen ditu, hauek bikortsuak izaten direlarik. Esporada zuria izaten du.


Ekologia

Habitata

Beti goi menditan agertzen den onddoa da, bai pagoz osaturiko basoetan bai izeiez  osatutakotan. Gure basoetan oso-oso urria da.

Perretxiko-garaia

Uda eta udazkena

Jateko balioa

Oso toxikoa den onddoa da, ala ere ez du heriotzak eragiten, baina bai oso mingarriak diren urdaileko minak.

Antzeko espezieak
Tricholoma terreum

Bi espezie hauek oso antzekoak dira.  Ziza nabarra (T. tigrinum) ziza arrea baino handiagoa da, eite ikusgarriagoa dauka, batez ere estipearen itxura oso ezberdina da. Bigarrenak estipe fin eta ahula izaten du eta bigarrenak handia eta trinkoa.

Ziza arrea ( Tricholoma terreum )

Tricholoma pardinum

Historikoki herrietanespezie bakar bezala kontsideratu dira beti eta liburu gehienetan ez dira bereizte baina espezie bi dira. Makroskopikoki ezin dira bereiztu, beraz hauen bereizketa burutzeko ezinbestekoa da mikroskopioaren erabilera. Biak oso toxikoak dira.


Azken espezieak

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...