Ardura zaitez! bloga | 2013/01/12 | Egilea: | Bisitak: 1060 |
iruzkin
Ez dut ondoko hitzekin abertzaletasunaren aldarria gutxietsi nahi. Ez. Are gutxiago: herri aske eta burujabe batek gure lurraren babeserako ezin testuinguru hoberik bermatuko lukeela uste dut. Baina borroka batzuei lehentasuna eman izanagatik beste batzuk ahanzturaren txoko ilunera baztertu ditugula iruditzen zait. Eta, horregatik, gure herriaren babesaren izenean egiten diren deialdi asko hankamotzak direla uste dut.