Ez al dira belaunaldi berriak iada ingurugiroa babesteko aukerarik ez dagoela ikasten ari?
Ardura zaitez! bloga | 2013/02/17 | Egilea: | Bisitak: 1153 |
iruzkin
Egunean zehar ingurugiroa kaltetzen duten ekintza mordo baten erantzule gara: dela argiak denbora luzez piztuta uzten ditugula, dela lan egitera joateko egunero kotxea hartzen dugula, dela hondakinak demasa sortzen ditugula... uste dut inork ez duela hori zalantzan jartzen. Baina nire erronka jarrera horiek aldatzea bada, zein da modurik eraginkorrena?