Ardura zaitez! bloga | 2013/10/16 | Egilea: | Bisitak: 1745 |
iruzkin
Gutxitan izan da Ingurumen Inpaktuaren Balioespena ingurugiroari eragindako balizko kalteen kontrako tresna eraginkorra. Gehienetan aztergai den proiektu edo planaren funtsak baldintzatuta burutu dira inpaktu-azterlanak, eta gehienetan eragile edo enpresa ekonomiko handien aldekoak agertu dira. Ia ez zaie inoiz egitasmoei hauek atzera botatzeko nahikoa arrazoi aurkitu; kalteak gutxiesten dira eta, askotan, aurretiaz aintzat hartu gabeko eraginak agertzen dira gerora (edo aurreikusitako kalteak handiagoak suertatzen dira).