Zubiko egun libreak aprobetxatze aldera, eta eguraldi-iragarpenak ostiralean batez ere lagun zirelarik, Irati inguruetara abiatu nintzen, Pirinioetako edertasuna bilatu nahian.
Iratiko basoa edertasun osoz jantzita dago egun hauetan, udazkeneko koloreek guztiz jantzi dituztelarik bertako zuhaitzak, pagoak ehuneko handi batean.
Horrela ba, argazkilaritza ikastaroan ikasitakoak praktikan jartzeko, ibilbidetxo interesgarri eta eder bat osatu nuen, 10 bat kilometro ingurukoa, Koixtako urtegitxorantz igo eta jaitsiz, mendi bide interesgarrietatik.
Ibilbidean zehar, diafragma, obturazioa eta sentsibilitatea bezalako aldagaiekin jolasten ibili nintzen, Nikon D50 kamara batekin. Emaitzak ondorengoak izan ziren arren, oraindik ikasi eta praktikatzeko asko gelditzen zaidala argi dago.