Badira egun batzuk Madeira irlatik (Portugal) itzuli berri naizela. Neguko oporralditxo bat egiteak ez omen du kalterik egiten eta gainera ikusitakoak ikusita, esan dezaket, zientifikoki ere oso aberatsa izan den bidaia izan dela.
Ikuspuntu geografikotik uhartea oso aberatsa den arren, gaurkoan biologo-botaniko edo ornitologoentzat berezia izan daitekeen irla batetaz hitz egin nahi dizuet (labur-labur).
Guk 6 bat egun eman ditugu bertan, eta ia uharte osoa ezagutzeko aukera izan dugu, zati askotan trekking bat burutuz, eta beste batzuetan autobusez mugituz. Hala ere, gaur ez naiz hitz askotan luzatuko eta argazki batzuk luzatuko dizkizuet, atsotitzak dioen bezala: "argazki batek mila hitzek baino gehiago balio du".
Esan bezala, ornitologo zein biologo-botanikoentzat paradisuetako bat (asko baitaude oraindik ere) izan daitekeela uste dut, bertan dagoen aniztasuna izugarria baita.
Ondorengo argazkiek gure bidaia laburtzeaz gain, uhartean ikus daitezkeen eremu ezberdinak ezagutzera emateko balio dezaketela iruditzen zait.