Tien Shan, Himalayaz haratagoko mendikate galdua
Himalaya eta Karakorum mendikateen edertasun eta handitasunak ahaztuarazi egiten dituen arren, Asia erdialdean badira hauek bezain mendikate luzeak.

Mendiminez bloga | 2012/10/28 (azken aldaketa: 2012/10/29 ) | Egilea: | Bisitak: 882
Tien Shan, Himalayaz haratagoko mendikate galdua
Asia erdialdeko mendi-lerroak Himalaya eta Karakorumetik iparraldera

Himalaya, duela 50 milioi urte eratu zena subkontinente Indioa Eurasiakoarekin talka egiten hasi zenean, izango da, ziur aski, munduko mendikate elurtu ezagunena. Hala ere, iparraldean, Tarim-eko arrotik haratago, Himalaya eratu zuten indar tektoniko berberek osatu zuten Tien Shan mendikatea. Mendikate hau 2.500 km luzatzen da Uzbekistan, Tayikistan, Kirgistan, Kazajstan eta Txina mendebaldeko lurretan.

Geografook normalean 4 mendi-lerro banatzen ditugu Tien Shanen: mendebal, ipar, erdialde eta ekialdekoa. Mendebalde eta iparraldeko mendi-lerroek klima epel eta hezea daukate, erdialde eta ekialdekoak klima gogorragoa duten bitartean, negu hotz eta uda beroekin.

Tien Shan, Himalayaz haratagoko mendikate galdua
Tien Shan mendikatea azken egunetako satelite-irudian, ingeleraz mazizoaren banaketa geografikoa.


Tien Shango zati asko nahiko hotzak dira glaziarren kokapena mantentzeko beste. Glaziar handi eta mendi tontor garaienak erdialdean aurkitzen den Issyk-Kul laku gaziaren ekialdean aurkitzen dira. Lakua elurrez estalitako mendiez inguratuta eta altuera handian dagoen arren, duen gazitasun kopuru altuak eraginda ez da izozten. 

Horrez gain, Tien Shango glaziarrek paper garrantzitsua betetzen dute Asia Erdialdeko ziklo hidrologikoan. Estimazioen arabera Kirgizistaneko ibaietako ur guztiaren %15 glaziar hauetako uretatik dator, eta gainera, ehuneko hori altuagoa izan ohi da urtze-denboraldian.

Uda-sasoian, Amaty, Bishkek, Tashkent eta Ürümqi bezalako hiriek glaziar hauetako ur edangarriaren dependentzia dute, bai ureztaketa zein etxeko erabilerarako. Hala ere, munduko toki gehienetan bezela, hemen ere azken hamarkadetako glaziarren atzeratze-prozesua nabaria da, aldatzen ari diren baldintza klimatikoen kausa.

Tien Shan, Himalayaz haratagoko mendikate galdua
Pobeda tontorra, mazizoko mendirik altuena, 7.440 metrorekin.


Tien Shan, Himalayaz haratagoko mendikate galdua
Mazizoko bigarren mendi garaiena den Khan Tengri tontorra, 7.010 metrorekin.


Tien Shan, Himalayaz haratagoko mendikate galdua
Tien Shango mazizoan altuera garaienak dituen eremuan aurkitzen dira glaziar handi eta luzeenak.




Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...