Zer eta nola sortzen dira Argi Polarrak?
Ezagunak direla diogu, denok dugu beraien berri, baina gizartearen zati handi batek irudietan soilik ikusten ditu. Goi latitudeetara bidaiatzean sortzen duten lilura berezia bezain ederra da, beraz, ezagutu ditzagun.

Mendiminez bloga | 2012/12/24 (azken aldaketa: 2012/12/24 ) | Egilea: | Bisitak: 1753

Argi Polarraren sorrera fenomeno fisikoa da, eguzkitik datozen karga elektrikodun partikulak Lurrerantz bideratzean sortzen dena. Argia ikusgai egiten da partikulek atmosferako gasekin talka egiten dutenean. Fenomenoa polo magnetikoetatik hurbil soilik ikus daitekeen arren, denbora epe motzetan zirkulu polarretatik behera ere ikus daiteke. Ipar hemisferioko argi polarrak Aurora Boreal izena hartzen duen bitartean, Hego hemisferiokoa Aurora Australa izango da.

Zer eta nola sortzen dira Argi Polarrak?
Eguzki-jardueraren eta Lurreko magnetosferaren arteko erlazioa. Partikulak poloetarantz bideratzean, talkak eman eta aurorak sortzen dira.


Iraganean, mito asko egoteaz gain, misterio handi bat zegoen auroren inguruan. Batzuek, guda edo epidemia baten iragarpena zela zioten, beste batzuek ordea, argia hildako andre zahar ezkongabeen obra zela. Jendeak jantzi txuriak astintzea saihesten zuen aurora ikustean, ekintza honek haserrarazi eta Lurretik desagertaraziko zituelakoan. Beste batzuek aldiz, auroraren aurrean jantzi txuriak astinduz gero, honek zerua berriz argituko zuela uste zuten. Laponiako samiek esaterako, aurora borealak naturaz gaindiko botereak zituela pentsatzen zuten eta erlazionatutako ikurrak erabiltzen zituzten xamanen danborretan.

Historikoki, aurorek mendeak daramatzate jendea txunditu eta erakartzen: Aristotelesen testuek horrela erakusten dute. Kristo aurreko 2.000 urtetik aurora boreala izan zitekeena deskribatzen duten dokumentu txinatarrak ezagutzen dira. Lehenengo azalpen eta deskribapenek, auroren inguruko misterio eta mitoak elikatu besterik ez zituzten egiten, eta XVII. mendera arte fenomenoa ez zen modu sistematiko eta zientifiko batean ikertu. Pixkanaka, auroren eta magnetosferaren erlazioa aditzera ematen joan zen, eguzkiaren aktibitateak fenomenoarengan eragina duela ezagutaraziz. 1886an, Kristian Birkeland fisikari norvegiarrak aurora borealaren lehenengo teoria osatua formulatu zuen, aurretiko behaketetan oinarrituta. Birkelandek bere teoria garatu eta argudiatu zuen, eta gaur egun, bere lanari esker, auroren ikerkuntza modernoaren euskarria da. Ikerkuntzek egun jarraitzen dute, eguzkiaren, Lurreko atmosferaren eta gertuko espazio zatiaren inguruko datu berriak lortzen ari direlarik.

Azkenik, auroren kolore-espektroa kolore askotakoa izan daiteke, Eguzkitik datozen partikulek talka egitean aurkitzen dituzten gasen araberakoa. Gainera, talka gertatzean, garrantzitsua izango da talka atmosferako zein altueratan ematen den. Aurora ikusgai egiten da Lurraren gainazaletik 90 eta 150 km bitartean gutxi gorabehera, eta koloreak horrela bereiz daitezke:

  • > 150 km: Kolore gorria
  • 120-150 km: Kolore hori-berdea
  • <120 km: Kolore urdin-morea

Gabon zoriontsuak izan, urte barrigon eta 2013an ere mendi asko egon dadila zuen bizitzetan!

Zer eta nola sortzen dira Argi Polarrak?
Aurora boreala Nazioarteko Espazio Estaziotik (ISS).


Zer eta nola sortzen dira Argi Polarrak?
Aurora australa kontinente antartikoa inguratzen NASAko satelite batetik ateratako irudian.


Zer eta nola sortzen dira Argi Polarrak?
Aurora boreala Alaska iparraldean.


Zer eta nola sortzen dira Argi Polarrak?
Aurora boreala Kanada iparraldean, Hudson badiatik gertu.


Zer eta nola sortzen dira Argi Polarrak?
Aurora boreala Alaska iparraldeko Chena aintziran, Fairbanks-etik gertu.


Zer eta nola sortzen dira Argi Polarrak?
Iparraldeko argi polarra (aurora) Alaskako Hartzaren lakuan.


Zer eta nola sortzen dira Argi Polarrak?
Aurora polarra Finlandia iparraldean, Kirunatik gertu.


Bideoak




Comments (2)

  • Antton Alberdi

    Antton Alberdi

    26 December 2012 at 12:30 |
    Ederra artikulua Eñaut. Dena den, konposizioa perfektua izan arren, Kanadako argazkiaren (testuaren osteko 3.a) egiazkotasuna zalatzan jartzen det... Egia esan ez dakit nola lortzen den izarrek argazki horretan duten itxura izatea. Esango nuke ezinezkoa dela... (Besterik gabeko komentarioa). Zorionak artikuluagatik!

    reply

  • Eñaut Izagirre

    Eñaut Izagirre

    27 December 2012 at 21:36 |
    Badakizu argazkilaritza tekniketan gutxi dakidala nik, baina photoshopak ere mirariak egin ditzake ez?

    reply

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...