Blogari hasiera emateko Euskal Herriko anfibioen argazkiak erakutsi nizkizuen eta lista guztia osatzeko 3 espezie falta zitzaizkidan. Horietako bat, apo ezproiduna hain zuzen ere, orain dela gutxi ikusi ahal izan dut, eta argazkitxo batzuk erakutsi nahi dizkizuet.
Apo ezproidunaren informazioari dagokionez, fitxen atalean informazio oso landua aurki dezakezue. Horrenbestez, argazkiak erakustera mugatuko naiz eta pare bat deitaile bakarrik komentatuko ditut.
Ezpezie honek duen kuriositate bat, lur azpian hondoratzeko duen gaitasuna da. Atzeko hankan dituen ezproieitaz baliatzen dira eta benetan kuriosoa da nola ezkutatzen diren ikustea (beheko argazki batean ikusten da ondo ezproia). Guk bat ikusi genuen lur azpian desagertzen, baina tamalez, argazkia ateratzeko azkarregi ezkutatu zen.
Zapaburuei dagokionez, zuhaitz igelen zapaburuen nahiko antzerakoak dira eta tamainaz oso handiak izatera iritsi daitezke. Behean erakusten dizuedan argazkikoa ez da batere handia baina ez genuen besterik ikusi...