Sugeak aurkitzea ez da lan erraza izaten eta aurten ez dut eskulapioekin suerte askorik eduki. Batzutan, gutxien espero dozunean agertzen dira ta ez bila joaten zarenean. Argazkietako eskulapio honekin kasualidadez in genuen topo, afalostean paseo bat ematen. Etxetik oso gertu geunden behintzat, argazki kamaran bila joan ahal izateko, jeje.