Lehen narrastiak
Hasi dira irtetzen!

Naturzalia bloga | 2012/03/08 (azken aldaketa: 2012/03/08 ) | Egilea: | Bisitak: 1282
Gako hitzak: Narrastiak

Lehen narrastiak
Honela aurkitu nuen hegoaldeko suge leuna (Coronella girondica), bide bazterrean hilda, lehortzen hasita.

Narrasti zaleentzat negua oso luze joan ohi da eta lehen narrastiak noiz irtengo diren zain egoten gara. Sugandila batzuk neguko egun beroetan ere ikusi ohi dira, baina hori baino gehiago ikusteko, orokorrean udaberriaren zain egon beharra dago.

 

Nire kasuan, Bartzelonan nagoenez, aurtengo denboraldia aurreratu egin zait eta jada ikusi ditugu suge bat edo beste. Aurreko astean baina, bisitan joan nintzen Euskal Herrira, eta bertan ere, narrasti batzuk esnatzen hasi direla frogatu ahal izan nuen, kanpokaldean ikusitako hegoaldeko suge leun (Coronella girondica) bati esker. Hala ere, aurreko asteko tenperatura altuen ondorio izango zen eta oraindik pixkat itxaron beharko dugu mendira narrasti bila joan ahal izateko.

Zoritxarrez baina, ikusitako sugea hilda zegoen. Larunbatean aurkitu nuen Atxondon, bide bazterreko lur gainean, lehortzen hasita. Agian negua behar bezala igarotzeko gai izan ez zela pentsatu nuen hasiera batean, baina gerora okela ikusten zitzaion zati bat ikusi nion eta norbaitek makilkadaren bat eman ote zion ere pentsatu nuen, nahiz eta etzuen ematen oso kolpe handia. Egia esan, auskalo! Beharbada zuetako norbaitek izango du azalpen fidagarriren bat, nik behintzat, afizionatu umil bat naizen partetik ezin ezer ziurtatu.

Besterik gabe, narrastizaleentzako garai oparoak laster hasiko direla aipatzeko idatzi dut, nahiz eta hori erakusteko, tamalez hildako suge bat erabili behar izan dudan. Ea aurtengoan ere hamaika suge, musker etab. ikusten ditugun!

Lehen narrastiak
Argazki honetan ondo ikusten da okela eta bizkarrezurra ikusten zaizkion zatia.




Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...