Gure gizarteak, erronka larria du bere aurrean: baliabideen urritasunari eman beharreko erantzuna, eta zehazkiago, baliabide energetikoen urritasunari. Gure gizarteak menpekotasun itzela du agortzear dauden erregai fosilekiko. Baina horien urritasuna nahikoa ez balitz, erregai fosilen kontsumoak eragiten duen klima aldaketa batzen zaio erronkari. Izan ere, herrialde garatuetako eredu energetikoak erronka larriak ditu, epe laburrean konpondu behar direnak; aldez aurretik aipatutako urritasuna eta klima aldaketaz gain, konpondu beharreko arloak dira atzerriarekiko menpekotasuna, energiaren prezioa, baliabide energetikoen banaketa, edo oligopolioak eta gizartearen kontrol eza.
Hernanin matxinsaltoari 'saltaperikoa' esaten zaio, eta igelari 'ingela'. Ez da lehengo kontua, oraingoa baizik, eta eremu txikietan izanagatik, ehunka hitz daude hernaniarrek zaharretatik jaso eta erabiltzen dituztenak, gaur egun ere. Hitz horiek historiako liburuetan geratu ez daitezen, egitasmoa sortu dute Aranzadi zientzia elkarteak eta Dobera euskara elkarteak, eta 2016rako dokumental bat eta liburu bat argitaratuko dira, mehatxatuak dauden izen horiek eta ondare hori guztia gazteenek jaso, eta herrian zabaltzeko helburuarekin.
Mark eta Scott Kelly bikiak izateaz gain astronautak izan dira, nahiz eta Mark erretiratua dagoen gaur egun. Duela gutxi, Ameriketako Estatu Batuetako agentzia espazialak (NASAk) iragarri du Scott urtebetez espaziora bidaliko duela Mark lurrean geratzen den bitartean. Odol, listu eta hondakinen test erregularrez gain, azterketa fisiologiko eta psikologiko zorrotzak egingo dizkiete biei. Helburua, epe luzeko bidaia espazialek gorputzarengan duten efektua aztertzea da. Genetikoki berdinak diren bi pertsona, epe luzez egongo dira ingurugiro zeharo ezberdinean. Ze ezberdintasun espero daitezke jaiotzez genetikoki berdinak diren bikien artean bidaia espazialaren ondorioz?
Hamarkada bat baino gehiago pasa da gizakion genoma sekuentziatu zenetik. Orduan gure material genetikoa nola idatzita zegoen jakiteak gure osasunean eta bizi baldintzetan hobekuntza eragingo zuela uste zen. Hala ere, mugarri horretatik denbora pasa bada ere, ez dirudi orduan egindako aurreikuspenak bete direnik.
Euskal naturaren atal honetan badira dagoeneko hainbat erreportaje karsta barneratu dutenak, hala nola Lide Jimenezek saguzarren babesleku izendatu zituen karstaren parte diren kobazuloak, Inma Mugerzak lurpeko uren baitan akuifero karstikoak aipatu zizkigun, eta Garikoitz Perurenak Euskal Herriko paisaiaren kalitatea neurtu ondoren jarritako 6 adibideetatik 3 ingurune karstikoan daude (Dorraoko bailara, Itxina eta Arantzazu). Badirudi karstak Euskal Herrian baduela berebiziko garrantzia arlo ezberdinetarako, baina, zer dakigu karstari buruz? Edo hobeto esanda, zer da karsta?
Liztor asiarra, Vespa velutina, gure artean kezka sortzen ari den ornogabea da, izan ere erleen etsai amorratua bilakatu da azken urte hauetan. Jatorriz India iparraldekoa den arren, Txinako Yunnan probintziatik etorritako egurrezko kontenedore bat izan zen 2004 urtean animalia hau Frantziara iristearen arrazoia. Liztor asiarra ezagun bilakatu da, batik bat, ezti ekoizpenean eragin dituen triskantzengatik. Gainera, ekologiaren ikuspuntutik, erleen populazioen murrizketak (Apis mellifera) landareen polinizazioan eragin dezakeela uste da.
Azken hamarkadetan bizitzaren abiadura asko handitu da, besteak beste, teknologiaren aurrerapauso izugarriei esker. Honek, naturaren ustiaketa intentsiboa ahalbideratu du, luzaroan manten ezina bihurtuko den egoeraraino. Baina azken urteotan, naturak eskaintzen duenari begiratzeko joera zabaltzen ari da gizartean, besteak beste, nekazaritza ekologikoa, produktu biologikoak eta nola ez, sendabelarren erabilpena.
Irakurrienak
Erregistra zaitez
Erregistra zaitez!
· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...