Cardamine heptaphylla

Landare belarkara hau Europako mendebaldeko  landare orofitoa dugu. Suitzako mendebaldetik eta Alemaniako hego-mendebaldetik Euskal Herriraino doazen mendietan zehar hedatzen da. Pirinioetan nahiko ohikoa da eta populazio handi eta ugariak osatzen ditu baina mendebalderantz askoz arraroagoa da, eta hain zuzen ere, landare honen mendebaldeko muga Araban, dago. Hori dela eta, 'Galzorian' bezala sailkaturik dago EAEko Espezie Mehatxatuen katalogoan.

Cardamine heptaphylla

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Dilleniidae
Ordena
Capparales
Familia
Brassicaceae
Deskribatzailea
(Vill.) O.E.Schulz, 1903
Estatusa
ne

Morfologia

Landare bizikor belarkara da. Errizoma lodia du, 4-10 mm-ko diametrokoa eta hortik loreak ematen dituzten zurtoin tenteak jaiotzen dira. Errizoma hau glabroa da eta hosto ezkatatsuak ditu. Zurtoina, 30-60 cm-koa da, sinplea eta hau ere glabroa, gehienetan hostorik gabea oinarri aldean.

Hostoak

Bi hosto mota desberdin ditu. Alde batetik, errizomako hostoak ezkatatsuak dira, ilargi-erdi itxurakoak eta nahiko motzak, 1-2 x 4-7 mm-koak. Aldiz, zurtoinak 2-4 hosto peziolatu ditu, txadakatuak eta pinnatisektuak. 6-15 x 1,5-6 cm-ko 5-9 segmentu dituzte, obal-lantzeolatuak. Ertza zertxobait zerratua da eta goikaldetik hostoak zertxobait iletsuak edo glabroak izan daitezke.

Loreak

Loreak lukuetan elkartzen dira, luku bakoitzak 8-30 lore izan ditzakeelarik. Luku honek 8-15 cm-ko neurria du fruktifikazio garaian, loreak elkarren artean nahiko banaturik egoten dira eta.

Pedizelo tenteak ditu, 14-40 mm-koak antesian eta 15-60 mm-koa fruktifikazio garaian. Loreek ia zutik dauden 4 sepalo eta 4 petalo zurixka edo arrosa dituzte. Petaloak nahiko handiak dira, petaloak 14-20 mm-koak, inguru obatua daukate eta kaliza baino 3 bider luzeagoak dira. Sepaloak 6,5-9 mm-koak dira.

Fruituak

Fruituak luku motakoak dira, labur samarrak, 40-80 x 3,5-4,5 mm-ko neurria dute eta 3,5-4 x 2,8-3 mm-ko haziak gordetzen dituzte euren baitan. 

Banaketa

Europako mendebaldeko  landare orofitoa dugu. Suitzako mendebaldetik eta Alemaniako hego-mendebaldetik Euskal Herriraino doazen mendietan zehar hedatzen da. Pirinioetan nahiko ohikoa da eta populazio handi eta ugariak osatzen ditu, baina mendebalderantz askoz arraroagoa da, eta hain zuzen ere, landare honen mendebaldeko muga Araban, dago.

Cardamine heptaphylla Cardamine heptaphylla

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Ekologia

Lurzoru aberats eta freskoen gain bizi den landarea da. Normalean basoen barnean aurki dezakegu, pagadietan, izeidietan eta baso mistoetan. Euskal Herrian batik bat ezpeldun pagadietan kokatzen da, iparralderantz zuzendurik eta kareharrizko labarren azpian.

Fenologia

Udaberrian loratzen da, martxotik ekainera, eta fruituak udan heltzen dira.

Kontserbazioa

Landare hau 'Galzorian' bezala sailkaturik dago EAEko Espezie Mehatxatuen katalogoan. Izan ere, landarearen mendebaldeko banaketa-muga Kantabriako mendilerroan kokatzen da, Araban. Nahiz eta kruzifero ikusgarri honek bizi den hegal aldapatsuetan hedatzeko gaitasuna duten errizomak izan, badirudi ez daukala hedatzeko indarrik.

Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2012/06/13 | Azken eguneraketa: 2013/12/30 | Bisita-kopurua: 1292 | Argazki nagusia: Jordi Badia

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...