Zume jatorra
Salix viminalis

Euskal Herriko zumeen artean hedatuen dagoena dugu zume jatorra. Gizakiarekin lotura handia izan duen espeziea dugu, izan ere, gizakiak urteztatutako lekuetan hazten da gehien. Saskigintzan izugarri erabili den zuhaixka da eta aspaldidanik erabiltzen da txanbilentzako estalkiak, besaulkiak, ogiarentzako saskitxoak, mahatsa biltzeko saskiak, lepo-otarreak, zaranak, lastoa biltzeko otarreak, etab. egiteko.

Salix viminalis

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Dilleniidae
Ordena
Malpighiales
Familia
Salicaceae
Deskribatzailea
Linnaeus, 1758
Estatusa
ne

Morfologia

Zuhaixka handia dugu zume jatorra, 10 metroko altuera lor dezakeena. Adar gazteak oso luze eta malguak dira eta indumentua izaten dute, gerora galtzen dutenak. Adar helduak kolorez berde-grisak dira.

Hostoak

Hosto linearrak ditu, 10x1 cm-koak eta oinarri kuneiformekoak. Hostoen ertza osoa izan daiteke edo hortz guruintsuak aurkez ditzake. Kolorez, berdez dira gainealdetik eta disdiratsuak eta iletsuak azpialdetik. Erdi-nerbioa nabaria da, batez ere hostoaren azpialdean eta honekin 90º-ko angelua sortzen duten bigarren mailako nerbio ugari daude. Pezioloa zentimetro batekoa izaten da eta estipula erorkorrak azaltzen ditu maiz.

Loreak

Adarren puntan amentu motako infloreszentziak garatzen ditu. Amentu hauek sesilak dira edo pedunkulu oso motzak dituzte, hosto itxurako brakteekin. Lore brakteak oblongoak eta estuak dira, iletsuak.

Lore arrek harizpi libreko estaminak dituzte eta glabroak dira. Hauen anterak horiak dira hasieran baina hledutasuna lortzean arre kolorekoak bilakatzen dira. Lore emeek, aldiz, pistilo pubeszentea dute, sesila eta estilo luzekoa. Estiloa glabroa da eta ia luzera berdineko estigmak ditu.

Fruituak

Kapsula motako fruituak dituzte, milaka hazi txikiz beterikoak.

Banaketa

Europako erdialdekoa da jatorriz eta Asiako mendebalderaino zabaltzen da. Iberiar penintsulako zenbait guneetan agertzen da eta Euskal Herrian zume espezie guztien artean gehien hedatua dagoena da.

Salix viminalis Salix viminalis

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Viburnum opulus
Gaukarra, Andorra
Ligustrum vulgare
Arbustu arrunta, Karraskiloa
Taraxacum officinale
Txikoria-belarra, Sorgin-belarra edo Mando-belarra
Cornus sanguinea
Zuhandorra
Tilia platyphyllos
Ezki hostozabala


Ekologia

Zonalde hezeetan agertzen da, bereziki gazakiak ureztatutako guneetan, itsas mailatik 900 metrora.

Fenologia

Udaberri hasieran loratzen da.

Erabilerak

Zumearen egurrak erabilera asko izan ditu, esate baterako, txanbilentzako estalkiak, besaulkiak, ogiarentzako saskitxoak, mahatsa biltzeko saskiak, lepo-otarreak, zaranak, lastoa biltzeko otarreak, etab. erabili izan da.

Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2012/11/12 | Azken eguneraketa: 2014/09/27 | Bisita-kopurua: 1459 | Argazki nagusia: naturgucker.de

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...