Basagurbea
Sorbus torminalis

Bere fruituen ezaugarrietatik datorkio izena zuhaitz honi; "tormina"-k disenteria esan nahi du, eta, fruituak latzak eta astringenteak dituelako du izen hori. Mediterraneo inguruan eta Europa erdialdean zabalki hedatuta dago. Euskal Herrian ere, ugari izan gabe, lurralde guztian hedatuta dago eskualde mediterraneo lehorrenean izan ezik. 


Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Rosidae
Ordena
Rosales
Familia
Rosaceae
Deskribatzailea
(L.) Crantz
Estatusa
ne

Morfologia

20 m edo gehiagoko zuhaitza eta 1,3 m-tik gorako diametroa izan dezake bere zurtoinak. Zurtoinaren azala leuna eta grisaxka da, baina ezkatatsua; adinarekin xafla karratutan zuritzen da geruza marroi ilunagoak azalduz. Adaxkak lentizela zurixkaz pikartatuta ditu eta ilegabeak dira. Begiak ere ilegabeak eta apur bat likatsuak. 

Hostoak

Hostoak dira bakunak, txortendunak, 5-9 gingil triangeluar akuminatuetan sakonki arrailduak eta ertzean finki zerratuak; berde ilunak eta pixka bat distiradunak gainaldean, argiagoak eta mateagoak azpialdean, gaztetan ilaundunak eta, gerora ia ilegabeak. Udazkenean kolore gorri bizi ikusgarria hartzen dute, erori aurretik.

Loreak

Muturreko korinbotan elkartuak, pedizeloa eta kaliza ilupadunak. 5 petalo zuriak edo apur bat arroxaxkak; 20 estamin eta oinaldean soldatutako 2 estilo.

Fruituak

Pomo oboidea, kaliza mantendu egiten du. Azala arrea edo gaztaina-kolorekoa, lentizela argiagoz pikortatua. Zapore latzekoa, mikatzak eta ondo heltzen direnean apur bat gozotzen dira.

Banaketa

Espezie hau bertakoa da, Europa erdialdean eta mediterraneoan; Ingalaterra eta Galestik, Danimarka eta Poloniara; Afrika hegoaldetik ipar-mendebaldera; eta, Asia hego-ekialdetik hego-mendebaldera, Asia Txikitik hasi eta, Kukaso eta Elburz mendietara. Euskal Herrian, ugaria izan gabe, lurralde guztian hedatuta dago, 1.200 m-ko altituderaino, eta, eskualde mediterraneo lehorrenenean izan ezik. 

Sorbus torminalis Sorbus torminalis

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Sorbus aria
Hostazuria
Betula pendula
Urki dilindaria
Alnus cordata
Haltz italiarra
Sorbus aucuparia
Otsalizarra
Erica vagans
Txilar burusoila
Calluna vulgaris
Ainar arrunta


Ekologia

Lurzoru kalkareotan hobeto hazten da, baina azidoetan ere hazi daiteke. Basoen soilgunetako eta ertzetako espezie tipikoa da, argia behar baitu. Bereziki harizti eta pagadietan hazten da. Oso ongi egokitzen da negu hotzeko lekuetara.

Fenologia

Maitza eta ekainean loratzen da; fruituak udaren azkenaldera heltzen dira.

Erabilerak

Fruituak latzak eta astringenteak direnez, beherako eta disenteria sendatzeko erabili izan dira. 

Egurra oso gogorra eta sendoa da eta, nahiz eta urria izan, lanabes-kirtenak egiteko estimazio handia izan du. 

Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2011/11/28 | Azken eguneraketa: 2014/09/27 | Bisita-kopurua: 1692 | Argazki nagusia: Paul Wood

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...