Onddoak

Calocybe gambosa
Susa

Udaberrian aurki daitekeen onddo  ertain eta eder honek Euskal Herrian estimazio izugarria dauka. Kolorez nabarmena ez bada ere usain eta irin zapore karakteristikoa dauka. Gurean oso bilatua da eta jatetxeetan ikaragarrizko dirutza ordaintzen da onddo honen kilo batengatik. Mendietako larreetan aurkitzen da  batez ere  lurzorua basikoa denean.

Argazkia: Strobilomyces
Calocybe gambosa

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2012/05/14
Azken eguneraketa: 2013/03/29
Bisita-kopurua: 1883

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Lyophyllaceae
Deskribatzailea: (Fr.: Fr.) Donk
Sinonimoak
Agaricus albellus
Agaricus aromaticus
Tricholoma georgii
Lyophyllum gambosum
Ekologia
Saprobio humikola
Jateko balioa
Jangarria
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

Tamaina ertainekoa izaten da onddo hau, ale handienek 10 cm-tako  pileoa garatzen baitute. Ale txikienek ordea 4 cm-tako txapela izaten dute. Alea gaztea denean hemisferikoa eta lautua izaten da, heltzen doan heinean  forma ganbila hartzen dute. Ale gazteek ertza biribildua izaten dute.  Zuria edo krema kolorekoa den kutikula lehorra izaten da.

Estipea

Estipeak pileoaren kolore berdina izaten du, hots zuri krema kolorekoa. Oina azpialdetik lodiagoa bada ere bere osotasunean   forma zilindrikoa mantentzen du.  3-7 x 1-1.5 cm bitarteko oina trinkoa eta zuntzakara izaten da.

Orriak

Himenioforo laminarra duen onddoa da. Hasieran laminak zuriak izaten dira eta gero krema kolorea hartzen joaten dira.  Orriak muxarratuak , hertsiak eta  meheak izaten dira.

Mamia

Ehundundura trinkoko onddoa da hau. Irin freskoaren zapore eta usain nabarmenak ditu. 


Mikromorfologia

Esporak

Esporada zuria  espora  obal eliptikoz osaturik dago. Esporak   4-6 x 3-4 mm-takoak dira.


Ekologia

Habitata

Mendietako larreetan aurkitzen dira, batez ere lurra kalkareoa denean, hau da lur basikotan.  Asun zein sasi tartean hasten diren onddoak dira sorgin koroak eratuz. 


Habitat bereko espezie batzuk:
Galanperna puntaduna
Macrolepiota mastoidea
Elurbola
Agaricus arvensis
Astaputz perladuna
Lycoperdon perlatum
Urbeltz gorritzailea
Coprinopsis atramentaria
Etsai eztena
Phallus impudicus


Perretxiko-garaia

Batez ere udaberrian hazten den onddoa izanda ere ale batzuk uztailean ere aurki daitezke.

Jateko balioa

Jateko bikaina den espeziea da honako hau. Bere zapore eta usaina nahastezinak dira. Euskal Herrian bilatuenetarikoa den onddoa da, eta lehen aleak  izugarrizko preziotan saltzen dira jatetxeetan. Kiloa 140 eurotan saldu izan da.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...