Albisteak

Abiatu da EuskalNaturaren 2014ko mendi zeharkaldia
Gaur hasi eta datorren igandera bitartean, 30 laguneko taldeak Arantzazutik Biasterirako bidea egingo du

2014/04/09

Iruzkinik ez
bisita

Urteko legez EuskalNaturak mendi zeharkaldia antolatu du. EHUren Leioako kanpusa dinamizatu nahian eta batez ere ikasle naturzaleen arteko saretzea sustatu asmoz antolatzen dira halako irteerak. Aurreko urteetan Arbaiungo eta Valderejoko parajeak ezagututa, Pirineoetako gailurrak zapalduta eta Aritxulegitik Zilbetirakoa bidea eginda, aurten Arabako lurrek izango dute protagonismoa mendi-zeharkaldian. Urtero gisan, egun bakoitzean aditu batek emandako hitzaldia entzuteko aukera izango dute partaideek.


Abiatu da EuskalNaturaren 2014ko mendi zeharkaldia
Iaz egindako zeharkaldiko taldea, Odiako lepoan

Lehen etapak Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatea izango du abiapuntu, bertatik jasoko baititu autobusak abenturazaleak Arantzazun uzteko. Bertan izango du hasiera mendi zeharkaldiak eta lehen egunean Eginoraino iritsiko dira. Hurrengo egunetan Eulatetik, Gastiaindik, Bernedotik eta Izkiko Parke Naturaletik pasa ondoren Kantauriar mendilerroa gurutzatuko dute Biasterin amaitzeko. Orotara, bost egunez atlantiar isurialdetik mediterranearrerako bidea osatuko dute.

Esan bezala, mendi-zeharkaldiaz gain egunero arlo desberdin bati buruzko hitzaldia emango du aditu batek. Hitzaldien ardatzen izango dira geologia, arkeologia, saguzarrak eta paisaiaren bilakaera. Eguraldiak eutsiko duelakoan, zorte on eta ongi pasa gazteak!

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...