Albisteak

Iruñeko ugaztunei buruzko liburu bat argitaratu berri dute
Honakoa Iruñeko hiri-biodibertsitatearen bildumako 8. liburua da.

2012/11/24

Iruzkinik ez
bisita

Aste honetan aurkeztu dute Iruñeko ugaztunei buruzko liburua: bisoiak, igarabak, azkonarrak,... hirian edo hiritik gertu aurkituko genituela pentsatzen ez genuen ugaztun asko jaso dira liburuan, Iruñeko biodibertsitatearen islada. Bertan, gainera, espezieon egoerari eta biologiari buruzko datu interesgarri asko jaso dituzte.


Iruñeko ugaztunei buruzko liburu bat argitaratu berri dute
Iruñeko ugaztunei buruzko liburuaren azala.

Guztira 29 espezie dira Iruñean aurkitu direnak. Arruntak batzuk. Bereziak beste batzuk. Biodibertsitatearen erakusleak guztiak. Eta, egileek aipatu dutenez, horietako batzuk larri mehatxatutako espezieak dira: Bisoi europarra, adibidez.

Bilduma baten 8. liburua

Ugaztunena Iruñeko biodibertsitea jaso nahi duen bilduma baten 8. kapitulua da. Lehenago tximeletak, zuhaitz zaharrak, txoriak... jaso dira, eta liburu guztiak Iruñeko Udalaren webgunean lor daitezke. Hona hemen bilduma horretako lanak:

Iturria: www.pamplona.es

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...