Albisteak

Arias Cañete: "Ezin diegu transgenikoei atzea eman"
Nekazaritza, elikadura eta ingurumen ministroak argi utzi du transgenikoen alde dagoela

2012/06/28

Iruzkinik ez
bisita

Ministroak transgenikoak biztanleen horniketa osasungarria bermatzeko ezinbestekoak direla esan du, eta ezin dugula laborantza transgenikoak onartu dituen mundu globalizatutik isolatuta jarraitu. Tamalez, ez da horrelakoak esaten dituen lehendabiziko aldia.


Arias Cañete:
Greenpeacek egindako protesta baten irudia | Iturria: EFEverde

Europan, gaur egun, MON 810 artoa eta Amflora patatak baino ezin dira erein. Baina Europako herrialdeek produktu horiek landatzeari uko egiteko aukera dute. Eta, "mundu globalizatu honetan", asko dira transgenikook arbuiatu dituzten herrialdeak: Frantzia, Austria, Grezia, Alemania... Ordea, Europan produktu transgenikoak merkaturatu daitezke (besteak beste Estatu Batuek Munduko Merkataritza Antolakundeari egindako presioengatik).

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...