Jende mordoa elkartu da gaur Zilbetin bertako eta inguruko herritarrek harrobiaren kontrako ikur modura basoan margotu zuten "Gernika" margolanaren berreskurapena ikusi eta bertako pagoak babesteko.
Europako naturgune babestuen Natura 2000 sarean jasotako Aldude Mendia izeneko Babes Bereziko Eremuan proiektatu dituzten meatzaritza egitasmoek Zilbetiko pagadiak bai eta Mendiaundi (Auritzberri, Erro) eta Erdizko (Baztan) pagadiak mehatxatzen dituzte. Eta hori da gaurkoan Zilbetin salatu nahi izan dutena. Ingurunea babestuta dagoela hain zuzen ere, eta harrobi batek ez duela herriko eta inguruko bailaretako etorkizuna bermatzen.