Europako Ganberak Europako batzordeari txosten baten bidez zabortegiak eta erraustegiak itxi ditzala eskatu berri dio. Eskaera hau, ordea, modu desberdinean interpretatu dute PSE eta EAJ alderdiek eta Gipuzkoako erraustegiarekin tematuta jarraitzen dute.
PSE eta EAJ alderdiek Europako Ganbara zabortegiak eta erraustegiak ixteko eskatzean Gipuzkoan erraustegia bultzatzen ari dela uste dute. Beste aldean, Gipuzkoako Diputazioan dagoen Bildu alderdiaren arabera horrekin erraustegiak ez jartzea eskatzen ari dira.
Bitartean, Tolosaldeko zenbait herrik Zero Zabor ekimenarekin bat egin dute eta sortutako hondakin organikoak eurek kudeatuko dutela adierazi dute. Horrela haiek sortutako materia organikoa zabortegietara edo erraustegietara bideratu beharrean, konposta egiteko erabiliko dute. Herriok Aduna, Albiztur, Altzo, Amezketa, Asteasu, Baliarrain, Berastegi, Berrobi, Elduain, Gaztelu, Ikaztegieta, Leaburu, Lizartza, Orendain eta Orexa dira.