Albisteak

Esako urtegia handitzeko lanak arriskuan jartzen ari dira ibaian behera dauden herriak
Zaragozako Unibertsitateko irakasle Antonio Casasek urtegiko bi magalak ezegonkorrak direla ohartarazi du

2013/05/30

Iruzkinik ez
bisita

Zaragozako Unibertsitateko irakasle eta geologo Antonio Casasek Esako urtegian egindako ikerketen arabera urtegiaren bi aldeetara dauden magalak labaintzen ari dira, eta horrek kolokan jartzen du presaren egonkortasuna. Hori dela eta herritarrak Zangoza eta gertuko herrietatik joateko gomendioa egin du.


Esako urtegia handitzeko lanak arriskuan jartzen ari dira ibaian behera dauden herriak

Casasen hitzetan Ebroren Konfederazioak berak egindako txostenetan arriskuaren berri ematen da. Antza denez, ordea, lurra txosten horietan pentsatzen zena baino azkarrago ari da mugitzen (180 mm hilabetero), eta hori dela eta Esa eta inguruko herrietako etxeetan arrakalak agertu dira. Gainera, oraindik ere larrialdi plan bat ez dagoela salatu du.

Bitartean, Zangotzako udalak Nafar Gobernuari txosten berri bat egiteko eskaria egin dio arriskuaren neurria zenbatekoa den jakite aldera. Baina Sanchez de Muniain Nafar Gobernuaren bozeramaileak Ebroren Konfederazioak egindako txostenen arabera arriskurik ez dagoela adierazi du. Ez omen dago ikerketa zientifiko nahikorik arriskua onartu eta badaezpadako neurriak aplikatzen hasteko.

Iturria: www.berria.info

Estekak

Geologo batek Esa arriskuan dagoela eta herritarrak ebakuatzeko deia egin du (www.noticiasdenavarra.com) (
Nafar Gobernua Ebroren Konfederazioak egindako txostenera mugatzen da (www.noticiasdenavarra.com)

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...