Albisteak

Eusko Jaurlaritzak Natura 2000 sareko 10 naturguneren babesa sendotu du

2013/06/05

Iruzkinik ez
bisita

Eusko Jaurlaritzaren kontseiluak 8 Babes Bereziko Eremu eta 2 Hegaztien Babes Bereziko Gune izapidetu ditu. Horrela, jada Natura 2000 sarean zeuden gune hauen babesa bermatzen da, orain arte behin behineko figurak besterik ez baitziren.


Eusko Jaurlaritzak Natura 2000 sareko 10 naturguneren babesa sendotu du
Gaztelugatxe | Irudia: EFE/Alfredo Aldai

Orain arte 21 Babes Bereziko zeuden EAEn, eta oraingoan beste 8 gune gehiago gehitu dira; haien artean besteak beste Aiako harria, Ulia, Jaizkibel, Txingudi-Bidasoa edota Urdaibai eta Gaztelugatxekoak daude. 

Eremu hauetan ehabitat naturalak edota eremua izendatu deneko espezie-populazioak kontserbazio-egoera egoki batean mantendu edo errestauratzeko behar diren neurriak aplikatu behar dira. Gainera, aipatutako neurriok aintzat hartu beharko dituzte tokian tokiko beharrizan ekonomiko, sozial eta kulturalak.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko Unibertsitatean "Paisaia, lurraldea eta Ondarea" izeneko Katedra sortzeko asmoa agertu du.

 

Iturria: EFEverde

Estekak

Nazioarteko kontserbazio figurak - Euskalnatura

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...