5 pertsona atxilotu dituzte Tutera eta Zentroniko (Nafarroa) inguruko bi ehiza-barrutitan hegazti harrapariak hiltzeko pozoia erabiltzeagatik. Dagoeneko 120 animalia hilik aurkitu dira, haien artean legez babestuta dauden miruak, sai zuriak, zingira-mirotzak eta sai arreak.
Legeak ehizarako pozoia erabiltzea debekatzen du ingurumenaren kontrako jarduera bezala jasotzen baitu, eta zigorren artean espetxea ere aipatzen da. Ikerketa hau apirilean hasi zeneta dagoeneko zenbait sustantzia susmagarri aurkitu dituzte.