Albisteak

Hemen gara berriro!
Azken urteetako arazoak gaindituta, EuskalNatura biziberritzeko gatoz.

2020/06/04
Mikel Etxeberria Okariz
Iruzkinik ez
bisita

Dakizuenez azken urte hauetan arazo handiak izan ditugu webgunearekin. Azken hilabeteetan Kike Fernandezen laguntza handiarekin web orrialdea berriro ere martxan jarri dugu eta eskuragarri dituzue gure eduki guztiak.


Hemen gara berriro!

Azken urteetako arazoak arazo, Kike Fernandezen laguntzari esker berriro ere martxan da web orrialdea, aurten gainera .eus-era egin dugu salto. Edukiren bat edo beste galdu dugu, baina EuskalNaturaren altxorrak bere hortan jarraitzen du, espezieen fitxa guztiak dituzue eskuragarri.

Orain arte ez gara geldi egon, antolatu ditugu Erlezaintza ikastaroa (2017), Euskal paisaien argazkilaritza ikastaroa (2018), Zientzia ala superstizioa? Sendabelarren afera azterketa etnobotanikoaren ikuspegitik (2018), Natur Zientzien III. Topaketa (2018) eta AOI DBHko Natur Zientzietan: ingurumenari loturiko proiektuen diseinua (2019) eta urteroko zeharkaldiak. Orain, webgunea ere martxan izanda, errazago izango duzue gure ekintzen berri.

Hemendik aurrera, gainera, eduki gehiagoz hornituko dugu.

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...