Albisteak

Heriotzaren ubidea

2012/06/18

Iruzkinik ez
bisita

Urteak dira Nafarroako Kanala Elortzibarrean zehar igarotzen den gunean animalia ugari hilda aurkitzen direla. Antza denez animaliak bertara ura edatera gerturatzen dira, baina ezustean bertara erori eta ezinezkoa egiten zaie bertatik ateratzea.


Heriotzaren ubidea
Nafarroako Kanala. | Iturria: navarra.es

Heriotza mantso baten kronika da. Egarriak jota animaliak ubideko ura izaten dute amets. Agian gertu igarotzen den ibaiaren bila. Agian ubidea ibaia dela pentsatuta. Behin bertara hurbilduz gero erraza da uretara erortzea. Eta orduan akabo. Ez dago bertatik irtetzeko modurik, eta animaliak itota hiltzen dira; bertatik irten nahian indarrak bukatzen zaizkienean.

Ez da gauza berria. Urte asko dira bertakoek gertaera hau salatu zutela. Baina Nafar Gobernuaren ingurumen arduradunek ez dute ezer egin. Eta arazoa larriagoa da gertuko Alaitz mendizerratik basafauna ugari hurbiltzen delako.

Iturria: Lurra

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...