Public Health aldizkarian argitaratu berri den ikerketa baten arabera azken urteotan gaitz neurologikoak izugarri emendatu dira eta, haien esanetan, ez da, beste batzuetan esan izan den bezala, geroz eta gehiago bizi garelako gertatzen.
Garuneko gaitzetako batzuk 55 urtetik beherakoengan azaltzea oso larria da, eta 74 urtetik beherako jende askoren heriotza eragiten ari dira. Ikerketaren arduradunaren esanetan gaitz hauek osasun publikoko arazo larri bat suposatzen dute; epidemia isil bat bilakatu dira.
Gainera, eragile genetikoak guztiz baztertu dira gaitzen gorakada oso denbora laburrean gertatu delako. Hori dela eta, azken 30 urteetan azaldu diren hainbat faktore jotzen dituzte heriotza eta gaixotasun hauen eragiletzat: kutsadura kimikoa, gehigarri kimikodun elikagaiak... bai eta erradiazio ez-ionizatzailea sortzen duten telefono mugikorrak, mikrouhin labeak, etab. Hori bai, adituen esanetan, eragile bakar bat baino, hainbat eragileren sinergia omen da gaitz hauek emendatzearen arrazoi nagusia.