Albisteak

IUCN-k mehatxatutako ekosistemak zerrendatuko ditu

2012/06/14

Iruzkinik ez
bisita

Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundeak (IUCN) munduko ekosistema mehatxatuen zerrenda gorria prestatuko du. Helburua espezieen zerrenda gorriaren antzeko bilduma bat osatzea da, ekosistemen egoeraren jabe izateko.

 


IUCN-k mehatxatutako ekosistemak zerrendatuko ditu
Ekosistema mehatxatuak sailkatuko dira orain. | Iturria: Creative Commons

IUCN erakundearen zerrenda gorria oso ezaguna da. Bertan hainbat irizpide aintzat hartuz espezieak haien mehatxuaren arabera sailkatzen dira (banaketa-eremua, populazioaren tamaina eta azken urteetako bilakaera...). Eta egun zerrenda hori espezieen kontserbazioaren ikur eta ardatz bihurtu da.

Bada, orain osatuko duten ekosistemen zerrendarekin gauza bera lortu nahi dute. Alegia, ekosistemen zaurgarritasuna irizpide zientifiko bateratuak erabiliz definitu nahi da. Halere, oraingoz proposamena besterik ez da, eta IUCN erakundearen hurrengo batzarrean adostu beharko dute.

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...