Albisteak

Mezu ofizialaren kontra, arrakala berriak agertu dira Esa inguruan

2013/06/23

Iruzkinik ez
bisita

Erakunde ofizialek, alegia, Ebroren Konfederazioak eta Nafar Gobernuak azken egunotan kaleratutako mezu baikorrari aurre eginez pitzadura berriak agertu dira Esako urtegiaren inguruko zenbait lekutan.


Mezu ofizialaren kontra, arrakala berriak agertu dira Esa inguruan
Arrakalak Esa inguruan. | Irudia: NG

Ebroren konfederazioak eskuin magalaren mugimendua geldiarazteko lanen arrakasta azpimarratu zuen duela egun gutxi. Horiei esker segurtasuna bermatuta zegoela. Gainera, "ikerlari independiente" batzuek egindako ikerlan berriak ere aurkeztu ditu. Guztiak Esako urtegia handitzearen aldekoak.

Baina errealitatea da Erakunde Ofizialek agindutakoaren kontrakoa ari dela gertatzen. Eta horren harira Yesa+No plataformako kideek eta Zangozako Udalak segurtasuna aldarrikatzen jarraitzen dute. Eta hori bermatzeko modu bakarra urtegia handitzeko lanak bertan behera utzi eta urtegia segurtasun-maila bateraino hustea dela adierazi dute.

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...