Albisteak

Zilbetiko harrobiaren kontrako mendi-martxa
Zilbetiko harrobia bertan behera gelditzea eskatuko dute larunbatean

2012/05/31

Iruzkinik ez
bisita

Larunbatean, ekainak 2an, mendi martxa bat antolatu dute Alduide Mendia Kordinakundeko kideek. Helburua harrobia egiten ari diren ingurunea ezagutzea eta sarraskiaren berri ematea da.


Zilbetiko harrobiaren kontrako mendi-martxa
Zilbetiko harrobiaren lanak. | Iturria: Ekologistak Martxan

Alduide Mendia Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) bat da. Honen helburua biodibertsitatea kontserbatzea da eta Natura 2000 sarearen barnean dago. Eremu hauetan balore ekologikoen kontserbazioa bestelako politika sektorialen planifikazioan ezinbesteko elementutzat hartu behar da, kontserbazio-politika lurralde-antolaketaren osotasunean kokatzeko asmoz.

Baina KBE honetan harrobi bat egiten ari dira, nazioarteko babes figurak agintzen duenaren gainetik. Izan ere, besteak beste bertan okil gibelnabarraren (Dendrocopos leucotos) populazio bat zegoelako izendatu zen Alduide mendiaren ingurua KBE. Hain zuzen ere momentu honetan harrobia egiten ari diren ingurunean. Horregatik eta bertako pagadi azidofiloa Europako ekosistema babestu bat delako.

Eta hori salatzeko elkartuko dira larunbatean, mendi-martxa batekin ingurunearen balio naturalak ezagutzera eman eta proiektua basakeria bat dela adierazteko. Ibilaldia Zilbeti herrian hasiko da, goizeko 10:00etan.

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...