Egunotan hainbat kamioi eta langileak ikusi ahal izan dira Gorbeiako Pagomakurre eta Areatza arteko ingurunean. Antza denez, zundaketa-enpresa ingeles bat Bizkaiko antiklinalean zehar gas bila ari da.
Oraindik ez dago informazio handirik. Dakigun gauza bakarra da enpresa hau lurrazalaren azterketarako makinak zituztela, sonar eta ultrasoinuen bidezkoak. Badirudi gasa erauzteko modua bilatzen ari zirela.